2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

URTE AMAIERARI AGURRA...

Urtea amaitzear zegoela eta, honi bukaera emateko jaialdi ederra ospatu zuten Zapatublaiko haur eta hezitzaileek.

Festa giroan, taloak egin, txokolatez edota txorixoz lagundu eta tripak bete zituzten prestatutako jaki goxo hauekin!






Nagusienek hartu zuten taloak prestatzeko ardurarik handiena! Baita beraien lana ederki egin ere!











Behin taloak prest egonda guztiek izan zuten hau jateko aukera! Zer nolako gozamena!!









Arratsalde polit honekin bukatzeko, Karaokeaz kantuan ibiltzeko aukera izan zuten!





GATZ MUSEORA IRTEERA

Ekintza desberdinez osatutako hilabetea izan zen Abendukoa Zapatublaien.

Abenduaren 14an haur eta gaztetxoek Leintz Gatzagako Gatz Musoa ikusi eta bertan gozatzeko aukera aparta izan zuten. Gatzaren nondik norakoak ezagutu eta etxeko plastilinaz gozatzeko aukera izan zuten.





Ederto pasatu zuten arratsaldea!

Ia hurrengoan nora doazen!!