2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

Urteari agurra!

 

Kaixo familiak!

Zapatuan urteari agurra eman genion. Zorionez eguraldia gure alde egon zen eta kanpo espazioa aprobetxatu ahal izan genuen jolas ezberdinak egiten.

Nagusienek jolas librean aritu ziren hasiera batean. Gutxi zeudenez ertainekin batera zelai errera jolastu zuten. Asko disfrutatu zuten elkarrekin jolasten.

Txikien kasuan, kanpo espazioa prestatu eta bertan irudi ezberdinak margotzen egon ziren hezitzaileekin batera.

Merienda ostean, gabonei ere sarrera eman genien. Nagusiek txikiekin batera eskulan ezberdinak egin zituzten (izarrak, zuhaitzak, elurrezko panpinak plastilinarekin…).

Hotza nabaritzen zen baina hala eta guztiz ere oso egun polita izan zen. Asko disfrutatu genuen.

Gabon zoriontsuak izan eta datorren urtera arte!!







2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

EURIARI IRRIFARRE EGIN!!!

 

 

Kaixo kaixoo!

Zapatublaien neguko beste  arratsalde hotz eta euritsu bat izan dugu, baina eguraldi txar honek ez du umeen ezta hezitzaileen irribarrea aurpegitik kendu. Gaurkoan eskulanak nagusitu dira adin desberdineko taldeetan.

 

Gabonak heltzear daudenez Olentzero eta Mari Domingiri eskutitz bat idatzi diote nagusien eta ertainen taldeak, zapatublaierako jolas berriak eskatuz. Eskutitza udal liburutegira eraman zuten…ea zer heltzen zaigun.  

 

Horrez gain, nagusienak mural erraldoiak margotu zituzten. Muralak gelen hormak apaintzeko erabili ditugu, ze politak geratu dira! Eta ertainak slime-a egin zuten eta frontoian jolas desberdinak egin zituzten!

 

Txikienak, ordea, izenak gogoratzeko jolas batekin hasi zuten arratsaldea geroago esperimentuak egiten jarraituz. A zer nolako sumendiak egin zituzten!

 

Argazkietan ikusten den bazela, arratsalde polita eta sorkuntzaz betea pasatu genuen.

 

Ondo izan eta hurrengora arte!

Gogoratu!! Urteko azkeneko zapatublai aste honetan izango dela! Abenduaren 18an!
















2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

HOTZAREKIN ERE GUSTURA!!!

Egunon guztioi!

Nolako eguna zapatukoa! Eguzkia eta hotza  izan genituen protagonistak arratsalde osoan zehar. Oraingoan, Olazar parkean eta Zaldibar herrian zehar ibili ginen ginkanak eta beste hainbat ekintza dibertigarri egiten. 

Asteburu honetan ere, ume guztiek ekintza ezberdinak eginez ongi pasatzeko aukera ugari izan dituzte: asmakizunak, mimikak, abestiak, ginkanak, … a zer nolako arratsaldea larunbatekoa!

Taldeetako txikienei dagokienez, arratsaldea ekintza ezberdinez beteta eduki dute: mimika jolasa (keinuen bitartez animali ezberdinak asmatu behar zituzten); pictionary jolasa (ume batek arbela batean egiten dituen marrazkien bitartez objektuak, ekintzak, animaliak, … marraztu behar zituen gainontzeko kideek asmatzeko); eta meriendaren ostean jolas libreak izan ditugu!

Ertainekoen kasuan, hauek ere ez dute aspertzeko denborarik izan! Hiru txoko ezberdinetan banatu ostean, jolas desberdinak zehaztu dira txoko bakoitzerako: asmakizunak, mimikak eta abestiak. Jolas hauek gainera, sari modura, letra batzuk zeuzkaten. Ondoren, talde bakoitzak, lortutako letren bidez DENOK BATERA GEHIAGO GARA esaldia osatu behar zuen. A zer leia!! Gainera, merienda ostean jolas librak egin dituzte taldeko txikienek bezala.

Azkenik, taldeko nagusienen jolasak ditugu. Hauek gaurkoan, abentura handi bat izan dute! Zaldibar osoan zehar izan ere! Handienek, Zaldibar guztian zehar froga ezberdin eta bariatuez osatutako Ginkana bat izan dute. Abentura hau izan ostean, gorputza mugitzeko dantza jolasak ere egin zituzten. A zer martxa!

Dudarik gabe, Azaroari amaiera ederra eman genion. Hilabete honetako ekintzak amitu ditugun arren, urteari oraindik amaiera ahaztezin bat eman behar diogu‍. Abenduan ikusiko dugu elkar jolas eta ekintza gehiagorekin. Gabonetako oporrak laster iritsiko diren arren, oraindik momentu dibertigarri asko izango ditugula ziur gaude!








2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

Udazken giroan ere JOLASEAN!!

 

Kaixo lagunak!!!

Zapatu honetan euria eta hotza izan dira protagonistak. Baina nahiz eta eguraldia egokiena ez izan, ez gaitu ondo pasatzeko goguak kendu!! Gaurkoan gaba beltzaren gaia apurtxo bat landu dugu, hori dela eta hezitzaileak sorginez jantzita etorri dira, eta gainera ume batzuk mozorrotuta etorri dira. Zelako beldurra!!

Talde bakoitza dinamika desberdinak landu ditu. Hasteko, nagusiak kutxa musikatuarekin jolastu dute non beraien abileziak demostratu behar zituzten. Bestalde, ertainen taldea bi ekintza jorratu dituzte, alde batetik, pintzekin egindako eskulanak eta beste aldetik, frontoian prestaturiko zenbait lasterka jolasak energia gabe gelditzeko. Azkenik, txikitxuen taldea abestiekin zenbait jolas egin zituzten; hala nola: sagu txiki, pintxo pintxo etab.

 

Prestatutako dinamikak amaitu ondoren, euria egiten jarraitzen es zuela aprobetxatuz, aulkiak kalera atera dituzte askaria jateko. Oraingo honetan, mandarinak eta banana izan dira nagusi. Eta nola ez, nozila-bokatak ez ziren faltatu. Hainbeste gose zutenez, ez zuten asko iraun!!!

Askariaren ostean hezitzaile berriak haien trebeziak erakutsi zituzten umeekin harrapaketan jolastean. Esan bezala, primerako arratsaldea pasatu dugu.

Espero dugu hurrengoko zapatuan eguraldi hobea izatea gure landa maitatua disfrutatu ahal izateko !!!

Hurrengo zapatublai arte!!!









2021(e)ko urriaren 18(a), astelehena

EGUZKIAZ GOZATZEN!!!


Egunon familiak! ☺☺

A ze eguna zapatukoa! Eguzkia ☀️☀️☀️protagonista nagusia izan genuen arratsalde osoan, eta Olazar parkean ibili ginen ekintza desberdinak egiten. 


Motorrak berotzeko, pasaden asteko ezagutza jolasekin jarraitu genuen (bonba, aulkien jolasa, etab.) Nagusiak, berriz, antzerki labur bat landu zuten. A zer nolako artistak ditugun Zaldibarren!


Askarian denetarik ikusi genuen: nocilla, txorizoa, fruta freskagarriak.... Nagusien taldean  haur baten urtebetetze eguna ospatu genuen 


Merienda ostean, talde txikiak eta ertainak ezagutza jolasekin eta jolas librearekin jarraitu zuten. Horretarako, koltxonetak, baloiak, aurpegi margoketa, klarionak, eraikuntza blokeak... atera eta han ibili ziren gustora haurrak! Nagusien taldeak, bestalde, papiroflexia tailerra egin genuen, eta hainbat figura interesgarri lortu genituen egitea (hegazkinak, ahateak, pinguinoak, komekokosak...). 


Orokorrean, arratsalde guztian barreak eta algarak izan ziren nagusi 

Ekintza honekin, urriko ekintzak amaitu ditugu jada. Azaroari hasiera emateko, GABA BELTZA  ospatuko dugu  Ez ahaztu zuen mozorroak! 

Ea hurrengo egunean aste honetan bezalako denbora izaten dugun! Hurrengo ekintza egunerarte!












2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

LEHENGO EGUNA!!! ELKAR EZAGUTZEN...ZE ONDOO!!!

 Kaixo familiak!!

Udaz asko gozatu ostean, bueltan gara berriz, Zapatublain ederto pasatzeko asmoz! 

Larunbatean hasi genuen egitasmoa, eta gogo handiak genituen kurtso berri hau zelakoa izango den ezagutzeko. 

Hasteko, taldeka antolatu ginen; aurten lau talde handi egin ditugu, hauetako bakoitza bitan banatzeko aukeraz eta bi hezitzaile egonez talde handi bakoitzeko. 

Ezagutza jolas desberdinak egin genituen, adin desberdinetako haurrak baitaude eta haiek haien artean elkar ezagutzeko. Txikitxoenek gelan gelditzea nahiago izan zuten, baina besteak kalera irten eta kanpo espazioa aprobetxatu zuten. 

Jolas librerako denbora ere eduki genuen eta alde batetik bestera korrika ibili eta gero, meriendatzeko unea heldu zen!  Taldeka eseri ginen eta distantziak errespetatuz, etxetik ekarritako janari gozoa jan genuen. 

Indarrak kargatu ostean, jolas desberdinekin jarraitu genuen: aulkien jolasa, futbola, bomba... Koltxonetak ere atera genituen eta salto ta salto aritu ziren hainbat haur. Marrazkiak egiteko denbora ere izan genuen. 

Eta hau izan zen zapatuan egin genuena... Umeek ederto pasatu zuten, eta hezitzaileok ere! 

Orain deskantsatzera eta... Hurrengo zapatura arte!!











2021(e)ko irailaren 30(a), osteguna

ZAPATUBLAI 2021/22! HASTERA GOAAZ!!!

 

Kaixooo Kaixooo!!!

Zapatu honetan martxan jarriko dugu zapatublai!!! ( urriaren 2an )

16: 00 etan hasiko da baina lehenengo eguna denez laurden gutxitan geldituko gara taldeak egiteko.

Arropa erosoa eta txubaskeroa ekartzea gomendatzen dugu! jolasak kalean egingo dira ahal izanez gero)

Askaria ekarri behar da baina ezin izango da konpartitu!

Bakoitzak bere ur botila ekarriko du ere!

6 urtetik gorako haurrak musukoa ekarri beharko dute

Euria baldin badago,frontoira joango gara(ez dago iragarrita baina hotza egingo du).

19:00 etan atearen aurrealdean pilatu barik  itxaron mesedez.

Edozein gauza galdetu lasai hezitzaileei.

Atxikituta uzten dizuet : ( sartu esteka honetan deskargatzeko)

https://drive.google.com/drive/folders/1OpV5nP6zk3wlaoP-2G6PQy_cNo9V5_j6?usp=sharing

-        Protokoloa.

-        Sinatzeko guraso baimena ( ekarri sinatuta ahal duzuenean )

-        Egutegia

-        Taldeen antolaketa

-        Bloggeko sarbidea : http://zapatublaizaldibar.blogspot.com/


Kaixooo Kaixooo!!!

Este sábado vamos a poner en marcha el zapatublai!!! ( el 2 de octubre ) 
Comenzará a las 16:00 pero como es el primer día, os agradeceriamos que vineiseis a menos cuarto para poder hacer los grupos.

Recomendamos traer ropa cómoda y chubasquero! Los juegos se harán en la calle en la medida de lo posible.

¡Hay que traer la merienda pero no se podrá compartir!

¡Cada uno traerá también su botella de agua!
Los niños mayores de 6 años deberán traer la mascarilla!
En caso de lluvia iremos al frontón (no está anunciado pero hará frío).
Por favor, al terminar zapatublai a las 19:00 de la tarde esperar en la parte delantera de la puerta para evitar aglomeraciones.
Pregunte tranquilamente a los educadores y educadoras cualquier cosa.

Os dejo adjuntados los siguientes documentos : ( meteros en este enlace para descargarlo ) 

https://drive.google.com/drive/folders/1OpV5nP6zk3wlaoP-2G6PQy_cNo9V5_j6?usp=sharing

-        Protocolo

-        Permiso de los/las tutoras ( traedlo firmado cuando podáis )

-        Calendario

-        Distribución de los grupos.

-        La entrada al blog :  ( http://zapatublaizaldibar.blogspot.com/ )



 


 

2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

OPORRAK!! URAA ETA MERENDOLAA!!!! Laster arte!!

 Kaixo lagunak! 

Zer moduz zaudete?

 Espero dugu primeran egotea. Aurreko zapatuan, Zapatublain azkenengo eguna izan zen eta ederto ospatuta gelditu zen. Bero handia egiten zuenez, ur jolasetara jolastu ginen eta Zaldibarren jarri zituzten txorroak aprobetxatu genituen. 

Oso pozik ibili ginen urezko globoekin, pistolekin... jolasten!! Ondoren, talde urdinak eta talde berdeak ginkana egin zuten eta pistak aurkitzen pasatu zuten eguna. Bestetik, talde laranjak jolas kooperatiboak egin zituen zumba dantzez gain. Hala ere, momenturik bereziena merendolarena izan zen non taldeka banatuta eta bakoitzak bere platerrarekin gozoki desberdinez gozatu ahal izan genuen. Horrela, bukatu genuen egun berezi hau ospakizun eta jolas desberdinen artean.

Uda on ona pasatu eta datorren ikasturterako indarrak hartzeko aprobetxatu!!

Laster arte lagunak eta muxu potolo bat!