2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Argazki markoa egiten...



Kaixo!!

Nahiz eta pasa den zapatuan ere eguraldi txarra egin, primeran pasatu genuen. Zapatublaiko oroitzapena izango den argazki markoa egiteko aprobetxatu genuen eguna. Oso gustura ibili ginen eskuak kola zurian sartzen!



Talde argazkiak ere atera genituen markoan jarri ahal izateko. Ohartu gabe pasatu zitzaigun arratsaldea! Dena den lagunekin jolasteko aukera ere izan genuen. 



Hurrengo astean koadroak margotuko ditugu. Seguru oso politak geldituko direla!!

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

INAUTERIAK



Kaixo guztioi:

Arratsalde hotz eta elurtzu honetan, behiaren mozorroa egin dugu. Laster inauteriak izango dira eta.

Karetak eta guzti!





Meriendarekin  indarrak hartu ostean, mozorroa  egiten bukatu dugu. Bitartean, nagusienek tren hau jateko prestatu digute.





Ze goxoooooooooo egon den gure artistak prestatutako trena!


Arratsaldea bukatutzat emoteko talde argazkiak atera ditugu.
MUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU!