2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

IKUSKIZUNEN EGUNA


Kaixo Kaixo!!!

Zelako zortea izan genuen zapatuko eguraldiarekin!

Kalean tarima handi bat izanda, Ikuskizunak egiteko gogoak piztu ziren haurren artean. Merienda baino lehenago haurrak taldekatu eta norbere ikuskizunak prestatzeko denbora izan zuten. Magia, dantzak, abestiak…denetariko ikuskizunak izan ziren nagusi tarima gainean. Bukatzeko, guztiak tarima gainera igo eta abesti bat kantatu eta dantzatu genuen.

Errepikatzeko moduko eguna izen zan ,haur zein hezitzaileok topera disfrutatu genuen arratsaldea!!!














2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

JOLAS ERRALDOIA

Kaixo Zapatublaitarrok!!!

Martxoa indartsu hasi dugu oraingoan! Eguraldiak lagunduta elkarrekin jolasteko aukera izan dugu, elkarrekin merienda jan eta jolas erraldoi batez gozatu dugu. 
Mahai joku erraldoi bat egin genuen, taldeak sortu, eta elkarlanean jolasean probak gainditu behar izan genituen!

Oso dibertigarria izan zen!

Hurrengora arte lagunok!