2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

Eguraldi onarekin...UR JOLASAK!!

 

Kaixo lagunak!!

Zapatu honetan eguzkia eta beroa izan dira protagonistak. Zoritxarrez, nahiz eta izugarrizko eguraldia izan, ume gutxi etorri ziren gurekin primeran pasatzera.

Zenbait neska-mutilek ez zekiten asteburu honetan ere jarduera asko prestatuta genituela, baina, hala ere, etorri ziren 6 neskatoek barre-algarak egin zituzten, eta, nola ez, urarekin jolastu zuten!

Motorrak berotzeko,  joskintzako tailerrarekin hasi ginen, non diadema batzuk eta desfilatzeko gonak egin zituzten. Gero ur-puxikekin jolastera irten ginen gure punteria haiekin entrenatzeko.

Zeuden globo guztiak lehertu ondoren, koltxonetak eta aulkiak kalera atera zituzten askaria jateko. Oraingo honetan, askari berri bat ikusi genuen: pizza!!  Eta nola ez, nozila-bokatak ez ziren faltatu. Hainbeste gose zutenez, ez zuten asko iraun!

Askariaren eta jolas libreen ondoren, era guztietako trebetasunak praktikan jarri zituzten musika-kaxa aurkitu genuen. Esan bezala, primerako arratsaldea pasatu genuen .

Espero dugu hurrengoko zapatuan oingokoan bezain eguraldi ona izatea, izan ere, uda dirudi jada!!!

Hurrengo zapatublai arte!!!









2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

BUELTAN GAUDEE!! UDABERRIA...JOLASAK..ESPERIMENTUAAK!!!

 

Kaixo lagunak!!

Zapatuko eguraldi ona aprobetxatuz hiru taldeak kanpoan ibili ziren jolasean beraien imajinazioa libre utziz. Baina, hezitzaileen errotazio sistema eman zenez, kanpora irten aurretik bakoitzak bere gelan jolas ezberdinak egin zituen elkar ezagutzeko. Esan beharra dago, haurren jarrera hezitzaile berrien aurrean bikaina izan zela eta esku zabalik hartu zituztela. Kanpoko jolasak eta gero, 17:30ak inguruan, talde bakoitzak mahaiak eta aulkiak kanpora atera zituzten askaria jateko. Astero bezala barietate desberdina ikusi genuen haur bakoitzaren ogitartekoetan, nahiz eta, nutela edo nozilazko bokadiloak izan denetan nagusi!! Ummm ze ona zegoen denaaaa!!!

Ondoren, talde urdina zein berdea bakoitza bere gelara sartu zen, talde laranja kanpoan gelditzen zen bitartean,haurreri hainbeste gustatzen zaien esperimentua eginez, hala nola, slime. Esan beharra dago esperimentua ez zela oso ongi atera, baina haurrek primeran pasatu zutela eskuak zikinduz eta elkartasuna landuz. Esan bezala, arratsalde paregabea izan genuen eta haurrek zoragarri pasatu zuten.

Espero dugu datorren asteburuan ere eguraldi onak laguntzea.

Hurrengo zapatublai arte!!