2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

HERRI KIROLAK


kaixo lagunak !

Arratsalde eguzkitsua atera zitzaigun larunbatean!

Jolasean hasi genuen arratsaldea belartzan, hareakin eta urarekin. Gosetu ginenean, denok batera zapatublaiko lokalaren aurrean daukagun merenderora joan ginen.  Indarrak berreskuratu ostean herri kirolekin hasi ginen.
Taldetxotan banatu eta txingekin, zaku karreran, txokor batzean eta soka-tiran aritu ginen. Primeran, pasatu genuen !

Geletara sartu ginenean masaje tailerra egitea bururatu zitzaien umeei. Hor aritu ginen  ere masajeak hartzen.

Arratsalde bikaina oraingo hau ere. Hurrengo zapatublain ikusiko gara kutxa Ekogunera daukagu irteera!

Aste ona izan !                                                                           










2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

KAMISETAK APAINTZEN


Kaixo denoi!

Aste honetan ere primeran pasatu dugu Zapatublain. Oraingo honetan ere eguraldia lagun izan dugu eta kanpoko zelaian jolasak egiteko aprobetxatu dugu. Horretaz gain, kamiseten tailerra ere egin dugu. Margoei punta atera genien hauen soberakinak behar baikenituen tailerra egin ahal izateko.
Punta atera eta atera margoak zorroztu eta sobratutakoa txiki-txiki egin genuen. Plantillak hartu, kamisetetan jarri eta forma ezberdinak lortu genituenean plantxa pasa genien gainetik. Oso kamiseta politak atera zitzaizkigun!

Zer egingo ote dugu hurrengo astean? Gogoratu irteerara apuntatzeko aukera egongo dela.

Aste ona pasa!