2019(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena

KLIKA KORRIKA

Aupa lagunak!
Zapatuan egun berezia izan genuen Zapatublain. Korrika Zaldibarretik pasatzen zela aprobetxatuz eta eguraldi zoragarriaren laguntzaz, jai giroa pizteko erabili genuen goiza.
Korrika txikiarekin eman genion hasiera egunari, eta jarraian, zenbait herri kiroletan aritu ginen jolasean; arto-bilketa, soka-tira, zaku-lasterketa…
Indarrak hartu eta goizarekin jarraitzeko, kolorez eta bitaminaz beteriko hamaiketakoaz gozatu genuen, bapo-bapo gelditu arte!
Bukatzeko, zenbait jolas egin genituen, eta musikak ederki girotu zuen goizaldea. Haur zein hezitzaileok korrika egunaz gozatzeko genuen ilusio eta gogoa, eskuaira eta kartaboiak marrazketa teknikoan duten garrantziaren parekoa izan zen!
Hurrengo arte! Ondo pasa oporrak!
















2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

TXOKOKA!


Kaixo lagunak !

Eguraldi ona aprobetxatuz, belar gunean zenbait jolas burutuz hasi genuen arratsaldea. Batzuk "txitxarro zirkoa" osatu zuten eta ikuskizun galante eskaini ziguten. Horrez gain, harearekin gazteluak egin genituen, jolas ezberdinak jolastu...
Hainbeste mugimenduren ostean, meriendatzeko eta indar berritzeko unea iritsi zen. Meriendaren ondoren, txoko ezberdinez gozatzeko aukera izan genuen. Horien artean, ipuin kontaketa txokoa, bingo txokoa, eraikuntza txokoa...

Arratsaldeari amaiera emateko bamboleo jolasean aritu ginen. Jolas honetan kontu handiz jarri behar genituen piezak, oinarria txitxarroak baino gehiago mugitzen zen eta !

A zer nolako arratsalde zoragarria pasa genuen !

Hurrengora arte lagunok !