2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

URRIRARTE...ONDO IZAN!

Eguraldia lagun izan genuenez azkenengo eguna kanpoan jolasean hasi genuen, arearekin, jolasekin, baloiekin, mikrofonoak egiten...
Baina, ikasturteko azken eguna zenez, jaialdi berezia izan genuen. Jaialdiarekin hasi aurretik ordea, merendola batekin indarrak hartu eta karaokean eta dantzan hasi giñen! 

Batzuk aurpegia margozten zeuden bitartean besteak dantzan aritu giñen arratsaldea bukatu arte! Eguna lehertuta bukatu genuen baina datorren ikasturterako gogoekin!

Opor onak izan eta datorren ikasturtean ikusiko gara!













2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

IRTEERA EKOGUNERA


Kaixo guztioi!

Zapatuan Ekogunean egon ginen. Autobusean irten ginen Zaldibartik, emozioz eta ilusioz beterik!

 Ekogunera eltzean, tailer bat egin genuen. Lehenengo, inguruan genituen hainbat kolore desberdin batzen ibili ginen, horretarako, loreak, belarrak, hostoak batu genituen eta ondoren, gure margo propioak sortu genituen! Hainbat kolore desberdin egin genituen: morea, gorria horia… Gero, lortutako koloreekin margotzen aritu ginen. Oso ondo pasatu genuen!

Tailerra bukatutakoan, itzaletan meriendatu genuen indarrak berreskuratzeko.
Ondoren, Ekoguneko parkera joan ginen jolastera. Sokak, sareak, egurrezko eraikinak, pilotak… denetarik zegoen jolasteko! Denetarik probatuz, jolasean, korrika…oso gustura ibili ginen!

Egunari bukaera emateko, igarotako arratsaldearekin gustura eta nekatuta, Zaldibarrera bueltatzeko autobusa hartu genuen.

Hurrengo Zapatublain ikusiko gara!!