2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

GABONAK HURBILTZEN...



Gabonak laster datozela eta Olentzerorentzako gabon postal ezberdinak egin eta margotu ditugu: Gabonetako zuhaitza, Olentzero, elur- panpina … 


“Urte guztian oso ondo portatu garenez ea opari pilo bat ekartzen digun!!!”



Eta merienda goxoaren  ostean, kanpoan euria ari duenez, txokolate beroa bizkotxoekin dastatu dugu.



                                             “Hauxe bai tripakada galanta!!!”


Nagusienek sukaldatu egin dute eta ondoren guztiok disfrutatu!!!




“Hurrengorako beste errezeta goxoren bat pentsatzen hasi beharko dugu!!!”

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

JOLASAK eta ESKAL KARAOKEA FAMILIAN



Kaixo guztioi:

Asteburu berezia izan da oraingoa.
Lehenengo jolas ezberdinak egin genituen zapatublaiko ume eta familiekin. Oso ondo pasatu genuen guztiok batera.
 



Merienda jan eta indarrak hartu ondoren, karaokearekin hasi ginen. Kantuan eta dantzan aritu ginen guztiok ilundu arte.Oso ondo pasatu genuen eszenatoki gainean!





                                           Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi !!


2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

FAMILIENTZAT EUSKAL KARAOKEA ETA JOLASAK



Kaixo familia!

Zapatu honetan egingo den ekintzetarako gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Arratsaldeko 16.00etatik aurrera, “Familientzat Euskal Karaokea eta jolasak”  burutuko ditugu Zapatublaiko lokal inguruan. 




Familia giroan jolastu, abestu eta ongi pasatzea nahi baduzue hurbildu zaitezte guregana!

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

IKASTURTEARI HASIERA EMANEZ...



" Kaixo Gurasoak!

Gaur hotz handia egin arren oso ondo pasatu dugu berriz ere Zapatublain! Ume pilo bat egon gara!
Arratsaldeko lehenengo zatia Euskararen egunerako prestaketa batzuekin ekin diogu eta horren inguruko txapak egin ditugu.





Txapak egitea lan gogorra izan denez, indarrak berreskuratzeko, kalean meriendatu dugu, zelako bokadilo goxoak!
Indar berritu ostean, arratsaldeko bigarren zatiari ekin diogu. Nagusiak Zaldibarretik ibili dira Euskaraz hitz egiten zutenei txapak banatzen eta besteok jolasak egin ditugu barruan, hotz handia egiten zuelako.

  
        

Amaitzeko pasiloan, euskara baloratzeko erabiliko dugun gure erle maitagarriaren bidea itsatsi dugu.

Oso ondo pasatu dugu, ea laster pasatzen diren aste hauek, Zapatublaira berriro etortzeko!"

2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

BASONDORA IRTEERA!



Asteburu honetan ere, plan polita dute Zapatublaiko haurrek. Izan ere, Basondora joango dira bertako inguru eta animaliez gozatzera!!




OSO ONDO PASA!!