2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

JOLASEAN

Kaixo denoi!

Zapatu honetan ere primeran pasatu dugu. Eguraldia lagun, kanpoan jolasean aritu ginen hasieran. Blokeak, area, ura… denetarik izan genuen primeran pasatzeko.
Denon artean, ikasturteko lehenengo hilabeteetan, Zapatublain antolatuko ditugun ekintzak ere adostu genituen. Denon gustu eta nahiekin, egutegi dotore bat osatu genuen gela berdean. Eguna bukatzeko, pultserak eta lepokoak egiteko aukera izan genuen, plastilinarekin jolasten aritu ginen eta mahai jolas ezberdinak ezagutu genituen.


Bi aste barru itzuliko gara ekintza eta sorpresa gehiagorekin!







2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

HARRERA EGUNA


 Kaixo guztioi !!

Pasadan astean ekin genion Zapatublairi. Irrikitan egon gara denok berriro elkar ikusteko.

Hasieran, gelara sartu ginen motxilak eta jertseak iztera. Gurasoek ere aukera izan zuten Zapatublaira etortzeko eta gurekin arratsalde zatitxo bat igarotzeko.  

Aurten, proposamenen txokoa prestatu dugu. Horrela guraso zein haurren nahiak kontuan izanda, programaketa bat sortuko dogu. Proposamen ugari idatzi ziren bertan, pultserak egiteko tailerra, antzerkiak, altxorraren bila,…..

Arratsaldeko lehenengo zatian, jolas erraldoietan aritu ginen eta gela baten ipuin kontaketatxo bat ere egon zen. Lehenengo eguna izanik merendolatxo bat prestatu genuen indarrak hartzeko eta segituan jolasari ekin genion berriz.

Arratsaldeko bigarren zatian, jolasari ekin genion berriz, baina oraingoan hezitzaileek proposatutako jolasetan aritu ginen. Gazte lekukoek material pila bat ere utzi ziguten eta oso gustura aritu ginen batmintonera eta raketetara jolasten. Egun polita izan zen, oso ondo pasatu genuen!!

Hurrengo egunaren zain...