2021(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

Jolas jolas eta jooolas!!!

 

Kaixo lagunok!!

Zapatuan eguraldi onak lagundu zigunez, talde urdina eta talde berdea kanpoan egon ginen jolas desberdinak egiten. Bien bitartean, talde laranjak barruan eskulanak egin zituen. Ondoren, 17:30 aldera denok kanpora atera genituen aulkiak eta talde bakoitzak korro bat eginez askaldu egin genuen. Bakoitzak nahi zuen askaria ekarri zuen etxetik eta askari anitzak ikusi ahal izan ziren; hala nola, txokolatezko pastela, nozillaren bokata, jamoiezko bokata, etab.

Askaldu ondoren, talde denok jolas libreak egitea erabaki genuen. Hala ere, jolas libreekin hasi aurretik, aurreko egunean landatutako larrosak ikustera joan ginen eta ura bota genien. Taldeen larrosak pixkat hasita zeudela konturatu ginen eta horrek ilusioa eman zigun!!

Gero, jolas libreetara jolastu ginen: koltxonetetan, futbolera, dantza egitera, bomba, soka saltora...  Batzuek jolas libreetara jolasten zuten bitartean, txikienek papelezko "come cocos-ak" egin zituzten.

Horrela aritu ginen arratsaldea bukatu arte, elkarrekin jolasten eta eguraldi ederrarekin gozatzen.

Hurrengo Zapatublain ikusiko dugu elkar! Primeran pasatu Aste Santuko oporrak eta besarkada handi bana!!










2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena

Udaberri GARAIA!! GOAZEN LANDATZERAA!!

Kaixo kaixo denoi! 

Larunbatean arratsalde polita pasa genuen Zapatublain! Aterrik zegoela aprobetxatuz, kanpo  espazioaz  eta jolasteaz gozatu genuen.

Merienda jan ondoren, dilistak eta larrosak landatu genituen... Baina ez ahaztu dilistak zaintzeaz, bestela ez dira haziko! Hurrengo astera arte!

Gogoratuu!! Hurrengo zapatublai aste honetan dela! Martxoak 13!!

Recordad!! el proximo Zapatublai es esta semana! el 13 de Marzo!!


MUXUU ASKO DENONTZAAT!!!