2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Izenaduba basoan egon ginen zapatuan



Kaixo denoi!!



Horrenbeste denbora itxaron ondoren, iritsi zen Olentzeroren etxera joateko eguna! Zaldibarren autobusa urduritasun pixkatekin hartu eta Izenaduba basora iritsi ginen. Bertan galtzagorriek eman ziguten ongi etorria eta hauekin sorginen baartzeko sendabelarrak ezagutu genituen, Napo (Olentzeroren astoa) eta baita lamia, basajaun, Anbotoko Mari... eta beste hainbat pertsonai mitologiko.










Anbotoko Marik emandako edabe magikoa edan eta indarrak hartu ostean, Mari Domingi aurkitu genuen baserriko suaren ondoan. Gero, galtzagorriaren eskutik jolas batzuk egin genituen eta azkenean... OLENTZERO IKUSI GENUEN!!!! Guztiokin egoteko denbora izan zuen eta eskutitza eman eta txintxo portatzeko esan zigun. Zelako ilusioa!!


 

Hotz pixkat pasatu genuen arren, Olentzeroren zain gelditzen gara, ea eskatu ditugun opariak ekartzen dizkigun!




2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Pintxo lehiaketa ere egin zuten haurrek!

Kaixo guztioi!!

Zapatuan eguraldi ona aprobetxatzeko, kanpoan jolasten ibili ginen arratsalde hasieran. Oso gustura aritu ginen guztiok: jolasten, maskarak egiten, marrazten …























Meriendarekin indarberritu ondoren, pintxo lehiaketari ekin genion. Hemen ere ederki pasatu genuen!




Eta pintxoak oso politak geratu zitzaizkigun!






Egun ederra zapatukoa!!!!