2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

URTEKO AZKEN ZAPATUBLAI

Kaixo guztioi !

Urte honetako azken zapatublai izan zen zapatukoa. Izan ere, gabonak hurbil dauzkagu.
Orain dela aste batzuk buztinarekin egindako irudiak temperarekin margotzen hasi genuen saioa. Pintzelak hartu eta lanean hasi ginen fin fin lauko eta bosteko taldetxotan.
Merienda jan ostean, karaokea ipini genuen eta baita wi dance-a. Bertan ibili ginen denok abesten, dantzan,..  giro apartarekin primeran pasatu genuen arratsaldea.
Datorren urtean ikusiko gara.


Gabon zoriontsuak pasa !!







2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

MASTER TXEF

Kaixo guztioi!

Zapatu berezia izan dugu oraingo honetan. Goazen telesaileko kideak etorri zaizkigu herrira bisita egitera, hori dela eta zapatublaitar asko eta asko lehenago joan zaizkigu saio honetatik. Hala eta guztiz ere, oso gustura aritu gara lagunekin pintxo bereziak sortzen, "txef" profesionalen pare aritu gara jolasean lortutako osagaiekin jakiak eratzen. Giro aparta izan dugu arratsalde osoan zehar, lagun artean gustura aritu gara, bai horixe!


Hurrengo arte lagunok!