2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

BUZTINAREKIN JOLASEAN

Kaixo guztioi!

Zapatuari jolasean eman genion hasiera. Batzuk arearekin jolasten ibili ziren beste batzuk aldiz eraikuntzak egiten eta bada dantzan eta pase modelos-ean aritu zenik ere.
Gero, merienda jan genuen. Indarberritutakoan buztinarekin aritu ginen. Norbere sormena erabiliz irudi, eraikuntza eta figura ezberdin ugari sortu ziren, norbaitek pastelak ere egin zituen…hori bai, txokolatezkoak zirudien arren, ezin izan genituen jan!

Guztiok primeran pasatu genuen, errepikatzeko moduko ekintza izen zen.


Hurrengo zapatublain ikusiko gara!









2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

ALTXORRAREN BILA

Aurreko zapatuan, euriari aurre egiteko katiuska eta xira jantzita Zaldibarko kaleetan zehar altxorraren bila ibili giñen. Pistak aurkitu eta froga desberdinetatik  igaro ondoren  altxorra  zegoen lekua aurkitu eta merendola handi batekin ospatu genuen. Arratsaldeari amaiera emateko, Gaztelekuko lagunekin jolasean aritu giñen.