2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

AZKEN EGUNA



Asteburu honetan zapatublaiko azken eguna izan da baina, geratzen zitzaigun apurra aptobetxatu genuen.

Sekulako eguraldia egiten zuenez lehenengo ordua kanpoan pasa genuen, gehienbat urarekin jolasten.

Ondoren, gurasoen bisata jasoko genuenez beraientzako eta guretzako merendola prestatu genuen. Bapo - bapo jarri ginen.

Bukatzeko, karaokea izan genuen abesten eta gerria mugitzen egon e¡ginen azken ordua.

Hurrengo urterarte lagunak!!!





















2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

BASONDORA IRTEERA!

Zapatuan irteera izan genuen Basondora! Eguraldi onaz aprobetxatzeko aukera ezin hobea izan genuen.
Arratsaldeko 14:30-etan irten ginen Zaldibartik autobusean. Ilusioz eta emozioz beterik animaliak eta bertako ingurua ezagutzeko

Basondon animalia pilo bat ikusi genituen! Bisonteak, otsoak, orkatzak… Gainera bukaeran, animalia batzuk ikutzeko aukera ere izan genuen!

Hainbeste animalia ikusi eta gero, gosea sartu zitzaigun eta merienda jan genuen ingurune paregabean.
19:30etarako bueltatu ginen Zaldibarrera.
 
Zoragarri pasatu genuen!!












2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

ITALIAR ERARA!

Beroarekin hasi genuen zapatua. Eta zer hobea ura baino beroari aurre egiteko? Gustora ibili giñen jolasean, hankak uretan sarturik , ur puxikak betetzen... Beste batzuk ordea nahiago izan zuten lasai barruan jolastu. Hori bai, gosea sartu zitzaigun eta pizza eta napolitana goxoak prestatu genituen. Sabela ongi beteta eta arratsalde desberdin bat pasata joan giñen denok etxera.