2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

EUSKAL XUMBA!




 Neguko arratsalde hotz eta euritsu batetan gorputza berotzeko asmoz zer hobeto  dantza piska bat egitea baino. Zergatik ez Euskal Xumba piska bat: Esne Beltza, Betagarri, Irrien Lagunak  entzunaz gorputzak astindu genituen.
 


Gainera Zapatublain denok gara artista   eta adi-  adi egon ginen nagusien taldeko batzuk egin ziguten dantza ikusgarriari!





Indarrak berreskuratzeko atsedenean etxetik ekarritako bokata goxoka jan ditugu 
 
           

Arratsaldeko bigarren zatian esku lanak egin ditugu, asko gustatzen baitzaigu eskura ditugun materialak erabiliz artelan berriak egitea: pultzerak, giltzak eramatekoak …


2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

Urte berria ondo hasteko...



Kaixo guztioi:

Urtarrilaren 10-ean eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan jolasten aritu ginen. Oso ondo pasatu genuen!



       

Meriendarekin indarrak hartu ostean, mr potatoa egin genuen. Gustura aritu ginen denok mr potatoa egiten!








Oso politak geratu zitzaizkigun!




2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

AQUARIUMera irteera!



Kaixo guztioi:

Pasadan abenduaren 20an Donostiako Aquariumean izan ginen mota guztietako arrainak ikusten, gure kostaldeko arrainetatik hasi eta arrain tropikalak arte.





 Marrazoak ere ikusi genituen baina ez genuen beldurrik izan!



 



Antzina, euskal arrantzaleek harrapatzen zituzten baleen eskeletoa ere ikusteko aukera izan genuen, oso oso handiak ziren baleak.



 
 Oso ondo pasatu genuen!