2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

ARRIKRUTZERA IRTEERA



Gaur Arrikrutzeko kobetara egin dugu irteera, Oñatiko Araotz auzora . Heldu garenean ikaragarria izan da kobazuloak dauden paisajea zelako polita den, mendi altu altuak ditu!! 



Heldu eta segituan joan gara kobazuloak erakutziko ziguten pertsonen bila. Bi talde egin ditugu, denok ez baikinen batera kobazuloan sartzen, ume asko joan gara eta! Kobazuloen inguruko informazioa eta garai hartan  zeuden animalien inguruan berba ein dozku neskak eta gero mendian zehar ibilalditxoa egin eta kobazulo sarrerara heldu gara. Zelako polita izan den barrura sartzea!!



 Freskotxoago eta ilunagoa zegoen, baina ez dugu beldurrik izan, ausartak baikara! Kobazuloan zehar ibilalditxoa egin dugu, tigrea eta hartzen panpinak ikusi ditugu, estalartitak, estalarmitak.... 
 
Kobazulotik irteterakoan merienda jan dugu, zelako goxea bizi izandako abentura eta gero! Nagusiak kareta eta guzti egin dute baina txikiei ez die denbora eman eta etxean egiteko eraman dute.



Merienda jan eta autobusera bueltatu gara Zaldibarrera itzultzeko, eta gursoei bizi izandako abenturaren inguruan enbidia emateko!

ESKULANAK



Hasiera batean txangoa zegoen antolatuta baina eguraldiaren iragarpena ikusita eskulanak egitea erabaki genuen Zapatublaiko txokoan.

Larunbateko lehenengo zatian, azkenik euririk egin ez zuela ikusita kanpoan jolastea erabaki genuen.





Indarrak berreskuratzeko, betiko legez merienda zein baino zein goxoagoak jan genituen …..
Arratsaldeko bigarren zatian;  aspaldi hasita genituen argazki markoak  bukatu egin genituen, azken ukituak besterik ez ziren falta: argazkiak jartzea!!!




Taldearen argazki markoa bukatzean eskulan mota ezberdinak egiten jarraitu genuen: pitxi – pitxiak hain zuzen ere!


Gogoratu hurrengo Zapatublai, Ekainak 6an dela eta txangoa daukagula Oñatiko Arrikrutz kobetara.Oso ondo pasatuko dugu!!!