2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

EUSKALTLOIA!!



Eta zapatu honetan...EUSKALTLOIA!!!!

Kaixo denoi!

Pasa den zapatuan lehiaketa batekin oso ondo pasatu eta asko ikasI genuen, Euskaltloiarekin hain zuzen ere! Euskaltloia froga ezberdinez beteriko lehiaketa moduko bat da, baina ez pentsa kirola egiteko lasterketa bat, ez ez! Askoz ere froga dibertigarriagoak egin behar izan genituen Euskaltloi honetan: koreografia bat pentsatu, furorren hainbat abesti kantatu, euskal Skartegorisean hizki desberdinez hasitako herri, animalia eta izen ezberdinak esan eta bukatzeko... euskal tribiala!!

Baina frogak egiten hasi baino lehen, lehiaketa interesgarria izan zedin, 4 taldetan banatu ginen eta bakoitzak bere petoa egin zuen, profesionalen moduan! Eta meriendan indarrak hartu eta gero, Euskaltloiari hasiera eman genien. Froga bakoitza gainditzen genuen bakoitzean, begiraleek hitz bat ematen ziguten, eta froga guztiak gainditu eta gero esaldia osatu behar izan genuen. Eta...denok izan ginen irabazle, izan ere, gure saria euskara da, gure hizkuntza maitea!!











Hurrengo zapatuan, zapatublaiko nagusienek antolatutako festa daukagu, izugarrizko gogoa daukagu beraiek prestatukoa ikusi eta ondo pasatzeko!




Laster arte!

2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

MISTERIOA ARGITZEN





Zapatuan euritsu argitu zuen Zaldibarrek eta horrela jarraitu egun guztian zehar. Hala ere, poz pozik joan ginen Zapatublaira! Arratsalde grisa kolorez betetzeko. 

Hasiera batean nagusien taldea haien gelan bildu ziren hezitzaileekin batera haiek antolatuko duten ekintzari forma ematen jarraitzeko. Txikiak bitartean gela txukundu, margotu eta plastilinarekin jolasten ibili ziren.






Meriendarekin indarrak hartu genituen arratsaldea energiagaz jarraitzeko. Merienda eta gero Misterio jolasa egin genuen, oso dibertigarria!! Denok batera nahastu eta lau talde egin genituen.

Begiraleak pertsonai desberdinetaz mozorrotau ziren eta Josefina eta honi desagertutako loteriaren misterioa argitzen saiatu ginen. Horretarako pertsonai desberdinek informazioa eman ziguten froga baten truke. 





Lortutako informazioarekin gure hausnarketa egin genuen gainontzeko taldeekin konpartituz. Azkenean, pertsonaiek esandakoaz misterioa argitu genuen. Josefinak loteria praka zikinduetan gorde eta hauek garbigailura sartu ditu! Zelako sorpresa!!



 Oso ondo pasatu genuen eta desiatzen gaude jada hurrengoko Zapatublai heltzeko!