2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

HERRITIK ZEHAR...


Kaixo Lagunok!

Pasaden larunbatean zoragarri ibili ginen lagunartean jolasean. Arratsalde eguzkitsua izan zen aurreko egunekoa eta ongi aprobetxatu genuen. Lagunekin elkartu eta jolasean aritu ginen zapatublaiko belartzan gustura. Horrez gain, herria gehiago ezagutu eta gozatzeko aukera izan genuen, “Ardien Parkera” joan ginen guztiok. Bertan, askaltzeko tartea izan genuen, indarrak berreskuratu eta gogotsu ekiteko arratsaldearen bigarren zatiari. Askaria jan ostean, elkarrekin jolasean aritu ginen koloretako klarionekin lurra marraztu eta jolastuz, belartzan jolastuz, etab.

Arratsalde bikaina oraingo hau ere, irrikaz gaude hurrengo zapatublai saiorako.

Laster ikusiko garelakoan, maitasunez…

Hurrengora arte!!!!














2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

JOLASEN GINKANA

Kaixo, kaixo!

Arratsalde eguzkitsua atera zitzaigun larunbatean! 


Eguraldia aprobetxatuz, jolasean hasi genuen arratsaldea. Gozetu giñenean ordea, bokatak jan eta larunbateko ekintzari ekin genion. Honetarako taldeetan banatuz, mapa batzuen laguntzaz, herriko txoko ezberdinetan zehar ibili giñen jolas desberdinetan jolasean. 


Hainbat jolas egin ondoren, Zapatublaira itzuli giñenean Gaztelekukoek prestatutako merendola txiki bat zain izan genuen! Gure kideetako baten urtebetetzea zela aprobetzatuz, guztiok batera zorionak zuri...abestu genion, ondoren, berak ekarritako bizkotxo zatitxo bana ere probatzeko aukera izan genuen.