2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

SAN JUAN PANPINA !!!



Ikasturtea arin pasatu da eta jadanik, azken eguna iritsi zaigu. Egun honetarako zerbait berezia prestatu dugu, kontutan eukinda laster san juan sua datorrela sutean ipintzeko panpina egitea erabaki dugu.

Arratsaldeko lehenego zatian jolasean ibili gara.






Denon artean san juan panpina egiten hasi gara; egunkari zatiekin pelotak egin ditugu eta buzo baten antzeko batean sartzen joan gara.





Apur bat  ere apaindu dugu. Begiak, sudurra, ilea,…






Behin panpina bukatuta, sutea prestatzen hasi gara, hostoak,  kartoiak, egurra, egunkaria,…  umeak eta hezitzaileak oso motibatuta ibili gara dana prestatzen, gero san juan egunean dena erretzeko.





Gure panpinarekin ere taldeko argazkia atara behar eztaa?? zapatublaiiiiiiii





Arratsaldea bukatutzat emateko ikasturtean zehar egindako ekintzen argazki emanaldi bat ikusi dugu eta lip dub- a ere.  Hau ikusi ostean gorputzak ondo mugitu ditugu wi- dance-a rekin.




Datorren urtean itxaroten zaituztegu !!! oso ondo pasa uda !!!







2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

ITSASONTZI BATEN, ZALDIBARTIK BERMEORA...



Bai bai, dakizuen bezala zapatu honetan marinelen moduan Bermeotik atera ginen itsasontzi eder batean. Esperientzia berria eta ikaragarria izan zen. Gainera, Gaztelekuko lagunekin egin genuen irteera, eta bai ongi pasatu ere!


 Zaldibartik euritan irten ginen arren, Bermeora iritsi eta ez zen tanta bat bera ere erori. Autobusetik jeitsu eta zuzenean portu zeharkatu genuen hegaluze itsasontzian zain geneuzkan eta! Itsasontzira igo, txalekoak jantzi, bakoitza bere lekuan eseri eta bidaiari ekin genion. Zirkuitu txundigarria burutu genuen: Izaro irlaren atzetik Elantxoberaino joan ginen, bidean hainbat hegazti eta kobazulo ikusiaz. Elantxobeko portuan buelta eman genuen eta Bermeora iritsi baino lehen Mundakara eraman gintuzten. Duda gabe, gure kostaldea ezagutzeko modu txundigarria!









Batzuk apur bat zorabiatuta, beste batzuk ez baina Bermeoko portuan lurreratu ginen. Portua zeharkatu eta Bermeoko plazan merienda jan genuen indarberritzeko. Eta denbora askorik izan ez genuen arren, apur bat jolastu eta autobusak iritsi zirenean, Zaldibarrera itzultzeko bidaiari ekin genion.

Dudarik gabe, aurtengo kurtso bukaerako irteera ahaztezina izango da!