2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

ITSASONTZI BATEN, ZALDIBARTIK BERMEORA...



Bai bai, dakizuen bezala zapatu honetan marinelen moduan Bermeotik atera ginen itsasontzi eder batean. Esperientzia berria eta ikaragarria izan zen. Gainera, Gaztelekuko lagunekin egin genuen irteera, eta bai ongi pasatu ere!


 Zaldibartik euritan irten ginen arren, Bermeora iritsi eta ez zen tanta bat bera ere erori. Autobusetik jeitsu eta zuzenean portu zeharkatu genuen hegaluze itsasontzian zain geneuzkan eta! Itsasontzira igo, txalekoak jantzi, bakoitza bere lekuan eseri eta bidaiari ekin genion. Zirkuitu txundigarria burutu genuen: Izaro irlaren atzetik Elantxoberaino joan ginen, bidean hainbat hegazti eta kobazulo ikusiaz. Elantxobeko portuan buelta eman genuen eta Bermeora iritsi baino lehen Mundakara eraman gintuzten. Duda gabe, gure kostaldea ezagutzeko modu txundigarria!









Batzuk apur bat zorabiatuta, beste batzuk ez baina Bermeoko portuan lurreratu ginen. Portua zeharkatu eta Bermeoko plazan merienda jan genuen indarberritzeko. Eta denbora askorik izan ez genuen arren, apur bat jolastu eta autobusak iritsi zirenean, Zaldibarrera itzultzeko bidaiari ekin genion.

Dudarik gabe, aurtengo kurtso bukaerako irteera ahaztezina izango da! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina