2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

Eguzkia..BAI..hotza..bai..BAINA JOLASA ERE BAI!!!!!

 Kaixo familiak!

Zapatukoa urteko bigarren aldia zen Olazarren elkartzen ginena umeekin primeran pasatzeko. Zorionez eguraldia paregabea izan genuen eta kanpo espazioa aprobetxatuz jolas ezberdinak egin genituen...hilabete honetako gai orokorra Urtaroak izanik!

Nagusitxoenek bi taldetan banandu ziren urtaroen ginkana eginez, galderak, frogak..jolasten ere ikasi daitekeelako!! . Horrez gain, aurreko eguneko muralekin jarraitu geneuen eta jolas librea egiteko denbora ere egon zen.

Enborraren erdialdekoak..hau da..ertainekoek, lehenik eta behin jolas dinamiko ezberdinak  burutu zituzten ( zapiaren jolasa eta baloiarekin erretzearen jolasa). Horren ostean, merienda jan zuten barruan eta urtaroen inguruko eskulanak egin zituzten…aaa ze politak!!.

Txikienekin,  jostailuez ibili ginen futbol zelaian zehar … hotza heldu bezain pronto.. gelara sartu eta meriendaz gozatu genuen…zelako txefak daude Zapatublaiko familiaan!!! Eguna amaitzeko,  hezitzaileekin batera jolasten egon ginen (marrazkiak arbelean, jostailuak, etab.)

Urteko sasoi hauetan normala den bezala, iluntzean freskatu egin zuen baina hala eta guztiz ere eguzki izpiak aprobetxatu genituen ahal bitartean, eta asko disfrutatu genuen.

Hurrengo asteburuan berriz elkartzeko irrikan gaude. 

Besterik gabe, aste ona pasa eta hurrengo zapaturarte.

Gogoratu!! Otsailaren 5ean ikusiko gara elkarri!! 



























2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

URTE BERRI ON!!

 Aupa zuek! Zorionak eta urte berri on guztioi!

Pasa den zapatuan urte berriari gogotsu hasiera eman genion. Urte berria hasteaz gain, monitoreen taldekatze berria, eta, hilabete honetan landuko dugun gaia aurkeztea (urtaroak eta egutegiak) nobedade izan genituen. Horrenbestez, egun honetako helburu nagusia, talde bakoitzeko kideak eta euren monitore berriak elkar ezagutzea izan zen urtaroen gaia aurkeztuz.

Eguraldi ona izan genuenez, eta, birusa ahalik eta gehien ekiditzeko, lehenengo ekintzak, merienda ordura arte, kanpoan egin genituen.

Hasteko, ezagutza jolas batzuekin aritu ziren talde guztietako partaideak; esate baterako, izenen ronda, txanpinoiaren jolasa, pistoleroaren jolasa, etab.

Ondoren, handienek, hilabete honetako gaia aurkezteko dinamika bat egin zuten: lerro batean jaiotze dataren arabera kronologikoki sailkatu. Horren ostean, azken argi izpiez topera baliatuz, zelaian ere zenbait jolas egin zituzten: zelai errea, baloi eseria…

Txikien kasuan, koltxonetak eta plataformak atera genituen psikomotrizitatea lantzeko. Baina, egun honetako ekintza aberasgarriena ‘Doble’ karten jolasa erakustea izan zen, bertan umeen adimen bisual eta espaziala asko lantzen baita.

Merienda aurreko ekintzekin bukatzeko, ertainek distentsio jolasak egin zituzten: zapitxoaren jolasa, zelai errea, harri orri ar…

Ekintza zoragarri guzti hauek egin ostean, talde bakoitza bere gelara abiatu zen merienda jatera, harrezkero kristoren hotza baitzegoen.

Merienda ostean, jolas librea gailendu zen talde guztietan. Hala ere, aipatzekoak dira, adibidez, txikienek jolastuko ‘urkatuaren jolasa’; eta, nagusienek margotutako urtaro ezberdinen muralak.

Besterik barik, urtea gogotsu hasi eta hurren arte!!