2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

ALTXORRAREN BILA!



Kaixo guztioi !!!

Altxorraren bila hasi baino lehen kalean jolasten ibili ginen. Beste egun batzuetan  baino arinago jan genuen merienda, altxorraren bila ahalik eta azkarren hasteko.



Herritik zehar pistak topatzen ibili ginen eta hurrengo pistara joan baino lehen proba bat pasatu behar genuen. Estropadak, sokatira,…



Oso gustora ibili ginen herritik zehar. Azkenengo proba egitean saria izan  genuen denontzako. Zelako goxoa zegoen txokolatezko pastela !!!


ESKULANAK!



ARRATSALDEON ZAPATUBLAITAR GUZTIOI!

Eguzkiak irri egin digu gaurko honetan eta hura aprobetzatuz kalera irten gara zenbait jolas dibertigarritaz gozatzeko asmoz. 





Jolasean gogotsu aritu bai baina energia horiek berreskuratzeko tarte ere aukitu dugu merienda goxo goxoa janez JAM JAM.

Saioa bukatzeko egitasmo lasaixeago bat burutzea erabaki dugu, eskulanen munduan murgilduz eta sormen gaitasun guztiak garatuz, manleiekin aritu gara gure irudimera aske utziz.





Hau izan da guztia oraingoz, hurrengoa noiz iritziko irrikitan gaude...