2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

URTEKO AZKEN ZAPATUBLAI!!

Kaixo lagunok,    
oraingo honetan ere, asteburuan zapatublain egindako ekintzen berri ematera gatoz. Neguko oporrak hartzear gaude eta urteari amaiera berezi bat ematen aldera jaialdi txikitxo bat antolatzea erabaki zuten nagusienek. Beraien ardura izan zen egun hau antolatu eta aurrera eramatea.
Guztiok lagundu genuen eta oso gustura aritu ginen elkarrekin. Arratsaldearen lehen zatian, jolasean aritu    
ginen kalean, eguzkiaren azken printzak aprobetxatuz. Ondoren, merendola goxoa izan genuen indarrak berreskuratzeko. Hura bai merendola!    
Jaialdiari amaiera ematekotan, euskal film bat ikusi genuen denok batera eta zer da jaialdi bat musika eta dantza gabe? egunari amaiera on bat emateko karaoke txiki batez gozatzeko aukera izan genuen. Oso gustura aritu ginen denok elkarrekin dantza eta kantuan. Orain opor garaia dator eta ez dugu ikusteko aukerarik izango zati batez....baina ez gaitezen ikaratu, laster batean elkartuko gara berriz ere. Gozatu ditzagun oporrak eta indarrak kargatuta egongo gara bueltan. Olentzero eta Mari Domingik opari asko ekarriko dizkigulakoan... bueltararte lagunok!







   

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA!!


Zapatu honetan, Abenduak 3 Euskararen eguna ospatu dugu Zapatublain! Euskara sustatzea den gure helburu garrantzitsua landuz. Gaurkoan eguraldiak lagundu digu eta kalean jolas librean aritu gara. 
Ondoren Euskal kantu jolasak egin ditugu, horretarako haurrek hainbat kanta eta jolas ikasi dituzte eta oso ondo pasatu dugu.
Euskaraokearekin bukatu dugu arratsaldea, euskal kantak hautatuz eta abestu zein dantzatzeko aukera izenaz. Abesten zein dantzatzen euskaraz oso ondo pasatu eta gozatu dugu! 
Hala ere, Euskarak 365 egun ditu eta Zapatublain egunero jarraituko dugu jolas, kantu eta ekintzen bitartez Euskararekin gozatzen!!