2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena

20. KORRIKA ZAPATUBLAIN



Kaixo lagunak !!

Dakizuenez  Zaldibartik  korrika pasatu egin da. Nola ez gaurkoen  zapatublain korrika txikia egitea pentsatu dugu. Horrela korrikara joateko  aukera izan ez zuena bertan gure korrika txikian parte- hartu ahal izan du.

Lehendabizi bakoitzak bere petoa koloreztatu zuen eta gero batzuk artilearekin ipini genuen kamiseta  beste batzuk aldiz, nahiago izan zuten zeloarekin ipini. Denak oso politak geratu ziren.

Horma- irudi bat ere egin genuen 20. Korrika ipintzen zuena, gero korrikan eraman genuena.  Ezin falta ere lekukoa.

 Artista batzuk ditugu zapatublain !!!

Behin dena prest, eta gero korrika egiteko indarrak izateko otartekoa jan genuen.

Korrikari ekin baino lehen  beroketa batzuk egin genituen, gero minik ez hartzeko.

Futbol zelai  zaharrari  buelta bat ematea erabaki genuen eta lekukoa 4 aldiz pasa genuen eskuz esku. Bakoitza bere tokian jartzerakoan korrikari egin genion.

Tipi -tapa tipi -tapa korrikaaaaaaaaa      tipi -tapa tipi -tapa korrikaaaaaaa

Txapeldun batzuk gara danok  !!!

Festarekin bukatzeko nagusiak korrikaren abestiaren koreografia dantzatu ziguten.

Hona hemen egindako ekintzen argazki batzuk.

Ondo pasa aste santuan eta bueltan ikusiko gara !!!