2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

LIP DUB-a GRABATU DUGU ORAINGOAN!!




Gaur oso ondo pasatu dugu Zapatublain, gauza berri eta desberdina egin dugu, Lipdub bat! 
Lipduba bideoklip antzeko bat da, baina kamara grabatzen dabilenean ezin da geratu, beraz askoz ere zailagoa. Hala ere,  oso ondo egin dugu!

Lip duba prestatzen hasteko, gaia aukeratu dugu lehenengo: Udaberria. Gela bakoitza gaiarekin lotutako elementu batekin lotu (euria, eguzkia eta loreak) eta honekin zer ikusia duten apaingarriak egin ditugu.







Ondoren, meriendatu, indarrak hartu eta ibilbidea antolatzen eta ensaiatzen hasi gara. 

Hiru aldiz grabatu dugu, azkenekoz ondo geratu den arte. Ezin izan dugu gaur emaitza ikusi, baina hurrengo zapatublain ikusiko dugu!








Zelako gogoak hurrengoko Zapatublai heltzeko!

Ea zein den hurrengoko sorpresa!

2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

PAILAZOAK ETORRI ZIREN ZAPATUBLAIRA!



Kaixo lagunak! Eta ongi etorri Zaldibarko Zirkura!!
 
Bazenekiten guztiok daramagula pailazo bat ezkutatuta gure barrenean? 
Bai, halaxe da. Alaia, bihurria, abila eta irudimen mugagabearekin. Eta pailazo hori azaleratzerakoan ederki asko pasatzen dugu. Barre eta barre, jolastu eta jolastu. Horixe bera egin genuen duela astebete. Parisko Zirkuaren aitzakia baliatuta, geuk geure zirkua prestatu genuen. 
 
Arroza eta puxikekin egin genituen malabareak egiteko pilotak.  Kartoizko zilindroekin eta koloretako paperekin berriz karioakak. Aurpegiak margotu, ikuskizuna prestatu eta oholtzara jauzi!
Zer nolako dohaiak dituzten haurrek! Hezitzaileok harrituta geratu ginen. Aurkezle, txiste kontalari, malabarista eta pailazo trebeak benetan!



















Hurren arte sudurgorriak! Besarkada handi bat!

2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

"FIESTAKA" JAIALDIA ANTOLATU ZUTEN HAURREK OPOR AURREKO ASTEBURUAN!!




Azkenean iritsi zen zapatublaitar guztiok espero genuen eguna. Festa ikaragarria egin genuen pasadan larunbatean, Aste Santuko oporretara joan aurretik. Arratsaldearen lehen zatian nagusienek antolaturiko zenbait jolas burutu genituen, horien artean; hitz pasa jolasa, orkestra zuzendaria jolasa,… gustura aritu ginen denok batera jolasean. 







Ondoren, indarrak batu genituen etxetik ekarritako askari gozoa janez. Tarte hau pixka bat deskantsatu eta lasaitzeko erabili genuen, gero etorriko baitzen arratsaldeko zatirik zoroena!!!
Jaialdiaren gorenean, zapatublaitarrok gure artista sena paseatzera atera genuen, Ikuskizun zoragarriez gozatzeko aukera paregabea izan genuen; dantzaldiak, musika zuzenean,… ikaragarria izan zen. 


Arratsaldea aurrera zioan eta etxeratzeko ordua gertu genuen, baina ez ginen atsekabetu eta amaiera polit batez gozatzeko asmoz merendola txiki bat antolatu zuten nagusiek, karaoke eta guzti.




 Egun interesgarria bizi genuen larunbatean, nagusiek lan polita egin zuten egun hau antolatzeko eta guztiok gozatu genuen!! Eskerrik asko denoi!!