2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

"FIESTAKA" JAIALDIA ANTOLATU ZUTEN HAURREK OPOR AURREKO ASTEBURUAN!!




Azkenean iritsi zen zapatublaitar guztiok espero genuen eguna. Festa ikaragarria egin genuen pasadan larunbatean, Aste Santuko oporretara joan aurretik. Arratsaldearen lehen zatian nagusienek antolaturiko zenbait jolas burutu genituen, horien artean; hitz pasa jolasa, orkestra zuzendaria jolasa,… gustura aritu ginen denok batera jolasean. 







Ondoren, indarrak batu genituen etxetik ekarritako askari gozoa janez. Tarte hau pixka bat deskantsatu eta lasaitzeko erabili genuen, gero etorriko baitzen arratsaldeko zatirik zoroena!!!
Jaialdiaren gorenean, zapatublaitarrok gure artista sena paseatzera atera genuen, Ikuskizun zoragarriez gozatzeko aukera paregabea izan genuen; dantzaldiak, musika zuzenean,… ikaragarria izan zen. 


Arratsaldea aurrera zioan eta etxeratzeko ordua gertu genuen, baina ez ginen atsekabetu eta amaiera polit batez gozatzeko asmoz merendola txiki bat antolatu zuten nagusiek, karaoke eta guzti.




 Egun interesgarria bizi genuen larunbatean, nagusiek lan polita egin zuten egun hau antolatzeko eta guztiok gozatu genuen!! Eskerrik asko denoi!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina