2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Pintxo lehiaketa



Kaixo guztioi!!

Pasadan zapatuan kanpoan jolasten aritu ginen denok batera. 

Meriendarekin indarberritu ondoren, pintxo lehiaketarako sukaldari txapelak egin genituen. Benetako sukaldariak ematen genuen!


                                          

Sukaldari txapela jantzita pintxo lehiaketa egin genuen. Osagaiak lortzeko frogak egiten aritu ginen. Kantuan, dantzan… Oso ondo pasatu genuen guztiok!



Osagaiak lortutakoan pintxoak  egin genituen.  Oso politak geratu zitzaizkigun!!
         


2015(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

IKA, IKA, IKA HEMEN DATOR KORRIKA!!

" Urepeletik Bilbora abia dadin korrika" Atzo Korrika ospatu genuen Zapatublai, larunbat arratsalde euritsua kolore, musikaz, dantzaz eta euskaraz bete genuen! Korrikari ongi etorria emateko, aurtengo abestia soilik abestu beharreaz, Flashmovie bat egiten ausartu ginen! Korrikako abestiari pauso desberdinak ipini eta bideoklip baten antzera grabatu egin genuen!



Hasieran pausuak ikasi genituen, ensaiatu. Merienda baino lehenango Korrikako dorsalak egin genituen eta nagusienak Flashmovie grabatu behar genuen gela apaindu zuten. Merienda eta gero, aurpegiak margotu, dorsala ipini, ensaio txiki bat eta grabatzen hasi ginen! Birritan besterik ez genuen grabatu, bigarren aldian oso ondo geratu zen eta! Dantzari paregabeak baikara!!!



Oso ondo pasa genuen!! 

IKA, IKA, IKA HEMEN DATOR KORRIKA!!
ZAPATUBLAIN ERE EUSKARAREN ALDE!!!



Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.

Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoaren 7an emakumearen eguna ospatu genuen Zapatublain. Kolore morea hartu eta horma irudiak egin genituen denon artean eta ondoren dantzak, abestiak, jolasak... denetarik egin genuen.



                                                         Egun paregabea benetan!