2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

ESKULANAK

 Kaixo familiak!! 


Zapatu arratsaldea eskulan desberdinak egiteko aprobetxatu genuen. Talde urdinak txapak, talde laranjak musukoaz zintzilikatzekoak eta talde berdeak karetak.

Kutxa musikatuarekin ere aritu ginen  jolasean guztion parte hartzea sustatuz eta froga desberdinak eginez: euskaraz abestu eta dantzatu, irrintzi bat bota, ipurdiarekin globoak puskatu...

Arratsaldean zehar, talde guztiek ekintza desberdinak burutu dituzte eta haurrek oso ondo pasatu zuten, merienda hartu baino lehen jolas librerako denbora ere izan genuen, betiere taldeak eta espazioak errespetatuz.

Nahiz eta arratsalde bukaerarako hotz pixka bat igarri, laster berotu ginen jolasten!

Abenduaren 12an ikusiko dugu berriro elkar.

Hurrengorarte familiak!!












2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

ZIRKO TAILERRA

 Kaixo familia!

Larunbatean egun ikaragarri polita pasatu genuen Zapatublain.

Zirkoa iritsi zen gurera. Harrera, zapaturo bezala burutu genuen, taldekatzeak egin eta eskuak ondo garbitu ondoren hasi ginen jolasean.

Talde txikietan batu ginen, hiru talde kanpoan geratu ziren, beste hiruak aldiz barruko geletan antolatu ziren.

Kanpoan zeudenek , material ezberdina erabiliaz, txokorik txoko jolasean aritu ziren; diaboloarekin, oreka jolasetan, malabarak egiten ikasten, bolotan...  Barruan, berriz, malabarak egiteko pelotatxoen eskulana egin zuten, arroza eta koloretako globoak erabiliz. 

Lehenengo arratsalde tarteaten ondoren, merienda jan genuen, bakoitza bere taldean eta distantziak mantenduz. 

Azkenik, espazio aldaketa egin genuen, kanpoan zeudenak barrura sartu ziren eskulana egitera eta barruan zeudenak berriz, jolasari ekin zioten kanpo espazioan. 

Arratsaldeari giroa emateko, musika jarri genuen etengabe eta hainbat haur dantzatzera animatu ziren. Haur gehienak mozorrotuta etorri ziren, giro paregabea sortu genuen! 

Hurrengora arte familia!!!