2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

URTEKO AZKEN ZAPATUA!!

Gabonak heldu dira Zapatublaira. 
Zapatu honetan denon artean gure eskuekin gabonetako arbola sortu genuen. Arbola berezia izan zen, sortzeko gure eskuak folio zuri batean margoztu eta moztu behar genituen. Lagun guztien eskuak batu eta gero... Gabonetako arbola sortu genuen! Oso polita geratu zen!! 




Merienda kalean jan genduen eguzkia eta tenperatu goxoa aprobetxatuz. Indarrak hartu eta gero, Zaldibarreko plazara joan ginen danok, zapatuen " marea laranja" ospatzen zen eta arratsaldeko 18:00tan ipuin kontalaria zegoen. Txanogorritxu izan zen ipuinak kontatu zikigun pertsona, oso ipuin politak! 19:00 begiraleei muxu eman eta " datorren urterarte!!" esan genien. 






Oso ondo pasatu genuen!

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

FAMILIEN EGUNA OSPATU GENUEN ZAPATUBLAIN ABENDUAREN 12AN



Asteburu hau berezia izan da.  Familien eguna ospatu dugu Zapatublain. Betiko moduan elkartu ondoren, eskoletako frontoira joan ginen ekintza ezberdinak egitera. Herri kiroletan aritu ginen lehendabizi:







Indarrak hartzeko bokadiloa jan ondoren karaokean aritu ginen kantu eta dantzan. Primeran pasatu genuen eta argi geratu zen Zaldibarren abeslari trebeak ditugula!



















ASTEBURU HONETAN IKUSIKO DUGU ELKAR BERRIRO!