2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

JANARIAREN BILA!

 Zapatublaiko kideok, zapatu arratsalde hezeari zapore gozoa eman nahi izan genion beste behin ere.
Horregaitik, " Pintxo Txef " jolasa antolatu genuen guztion artea.

Hasieran, jolasteko tartetxoa izan genuen: eraikuntzak, marrazkia, pilota, soka...ondoren, etxetik ekarritako meriendaz gozatu genuen eta azkar batean jarri ginen lehiaketarekin. Lau talde egin genuen, horretarako arpegiak kolore desberdinez margotu genituen eta talde bakoitzaren pintxoa osatzeko ogia eta plater bat lortu ahal izateko abesti bat abestu behar izan zuten.

 Osagai horiek lortuta, hasi zen jolasa!! Taldekideak paretan zeuden zenbakietatik bat aukeratu eta bertan idatzita zegoen froga egin behar izan zituzten. Ondoren pintxorako osai gehiago lortu ahal izateko. Froga desberdin ugari izan ziren, 15 galtzerdi lortu minutu batean, taldea adinka ordenatu, besarkada kolektiboak...Barre ugari egin genuen frogekin!!



Azkenean, pintxoak egiteko deetariko osagaiak izan bai...baina a zer nolako pintxoak egin zituzten!
Gominolazko, tomatedun, gusanitoekin...Imaginazioa ez zaigu falta behintzat!!