2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

Zapatu BLAI BLAI!

Gaurko arratsaldean euria etorri zaigu Zapatublaira, baina ez da guretzako aitzakirik izan eta arratsalde euritsu hau kolorestatzeko. Gaurkoan Lip Dub eta Flash Move bat nahastatuta egin ditugu!
Lehengo zatian gelak apaindu ditugu, pausuak pentsatu, guk geuk zer egin behar genuen pentsatu, entsaitu...
Tartean merienda jan dugu indarrak hartu  eta azkenean grabatzeko!
Ez zaigu lehenegora ondo atera, baina bigarrenean bai!! Oso ondo pasatu dugu eta oso dibertigarria izan da.

Arratsalde euritsu honetan, azkenerako...eguzkia atera da Zapatublain!







2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

AHOTSA!



Kaixo guztioi!
Zein ongi pasatu genuen azken zapatu honetan ere! Arratsaldearen lehen zatian eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan jolasean aritu ginen.
Ondoren, merienda goxo goxoa jan genuen eta indarberritutakoan Ahotsa lehiaketarekin hasi ginen! Nagusienak Ahotsa lehiaketako aurkezle eta epaile bilakatu ziren, betiere txikiagoen laguntzarekin. 4 epaile izan genituen guztira.
Lehen zatian, zortzi talde desberdin sortu genituen, horretarako zortzi kolore desberdin erabiliz aurpegiak margotu genituen. Talde bakoitzak abesti bat prestatu zuen, dantza eta guzti! Prestatutakoan guztion aurrean abestu eta dantzatu genuen eta oso gustura aritu ginen. Epaileei ere asko gustatu zitzaizkien gure lanak!
 Talde bakoitzak, bere ekitaldia amaitzean 4 epaileetako bat aukeratu zuen, lehiaketaren bigarren zatian beraiekin batera beste abesti bat prestatzeko. Horrela bukaeran 4 talde handi sortu genituelarik.  Azken abesti hauek prestatutakoan, guztion aurrean abestu eta dantzatu genituen. Oso ondo atera zitzaizkigun!!
Seguru hurrengoan ere oso ondo pasako dugula!
Hurrengorarte lagunok!














2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

INAUTERIAK!!


Heldu zaizkigu aurtengo inauteriak! Dotore jantzita hasi genuen arratsaldea, zein baino zein dotoreago eta originalago etorri baitzen Zapatublaira. Eguraldia ere lagun izan genuen eta kalean jolasean aritu ginen lehenengo zatian. 
 
Meriendarekin indarberritu ostean, hainbat osagarri ezberdin egiteari ekin genion. Biboteak, maskarak, betaurrekoak… Poz-pozik aritu ginen hauek egiten.

Arratsaldeari amaiera emateko mozorro desfilea egin genuen. Nagusienek inauteri eguna iragartzen zuen kartel bat egin ziguten edo han ibili ginen denok musikaren laguntzaz alfonbratik desfilatzen eta argazkiak ateratzen. Argazki zoragarriak atera gehituen!