2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

AHOTSA!



Kaixo guztioi!
Zein ongi pasatu genuen azken zapatu honetan ere! Arratsaldearen lehen zatian eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan jolasean aritu ginen.
Ondoren, merienda goxo goxoa jan genuen eta indarberritutakoan Ahotsa lehiaketarekin hasi ginen! Nagusienak Ahotsa lehiaketako aurkezle eta epaile bilakatu ziren, betiere txikiagoen laguntzarekin. 4 epaile izan genituen guztira.
Lehen zatian, zortzi talde desberdin sortu genituen, horretarako zortzi kolore desberdin erabiliz aurpegiak margotu genituen. Talde bakoitzak abesti bat prestatu zuen, dantza eta guzti! Prestatutakoan guztion aurrean abestu eta dantzatu genuen eta oso gustura aritu ginen. Epaileei ere asko gustatu zitzaizkien gure lanak!
 Talde bakoitzak, bere ekitaldia amaitzean 4 epaileetako bat aukeratu zuen, lehiaketaren bigarren zatian beraiekin batera beste abesti bat prestatzeko. Horrela bukaeran 4 talde handi sortu genituelarik.  Azken abesti hauek prestatutakoan, guztion aurrean abestu eta dantzatu genituen. Oso ondo atera zitzaizkigun!!
Seguru hurrengoan ere oso ondo pasako dugula!
Hurrengorarte lagunok!














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina