2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

INAUTERIAK!!


Heldu zaizkigu aurtengo inauteriak! Dotore jantzita hasi genuen arratsaldea, zein baino zein dotoreago eta originalago etorri baitzen Zapatublaira. Eguraldia ere lagun izan genuen eta kalean jolasean aritu ginen lehenengo zatian. 
 
Meriendarekin indarberritu ostean, hainbat osagarri ezberdin egiteari ekin genion. Biboteak, maskarak, betaurrekoak… Poz-pozik aritu ginen hauek egiten.

Arratsaldeari amaiera emateko mozorro desfilea egin genuen. Nagusienek inauteri eguna iragartzen zuen kartel bat egin ziguten edo han ibili ginen denok musikaren laguntzaz alfonbratik desfilatzen eta argazkiak ateratzen. Argazki zoragarriak atera gehituen!




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina