2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

BATUKADA PRESTATZEN!

Larunbat honetan eguraldi paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu gure aurreko zelai erraldoian.
Urarekin jolastu genuen batez ere. Ontziak urez bete, lurrarekin nahastu, potxingoak egin... gure saltsan ibili ginen gustura!


Ondoren, eskuak ondo garbitu eta askaria ere zelaian jan genuen musika entzunez. Tripa bete genuenean, etxetik ekarritako materialarekin danborrak eta marakak egin genituen Zapatublaiko azken jairako. Gometxak, koloretako zeloak, paper desberdinak, garbantxoak... erabili genituen gure muska tresnak egiteko, eta konturatu orduko etxera joateko ordua heldu zitzaigun!


Irrikitan geratu ginen musika tresnekin denok batera zerbait polita egiteko eta... bertan utzi ditugu marakak eta danborrak hurrengo Zapatublaietan Batukada eder bat prestatzen hasteko!