2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Denetarik egin genuen larunbatean!!



Iepa lagunak!

Arratsalde ederra pasa genuen oraingoan ere!! Zelaian ibili ginen jolasten guztiok elkarrekin: korrika, saltoka, twistterrean, baloiarekin, marrazkiak eta maskarak egiten, sokasaltoan... Masaje eta pelukeria tailer inprobisatua ere egin zuten!


















 Lehenengo eguneko beldurrak uxatuz doaz eta oso gustora daude haurrak. Hezitzaileak baita, poz pozik! 

Hurrengoan gehiago eta hobeto! Laster arte!!


2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ZAPATUBLAIKO EGUTEGIA 2015-2016


Hemen duzue ikasturteko egutegia!! Bertan ikusiko gara!!




2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna


ZAPATUBLAIEN IKASTURTEA HASI DUGU!!



Kaixo denoi!!

Pasa den astean ekin genion berriz ere Zapatublairi, zelako gogoa geneukan!! Eta iaz bezala, aurtengo lehen egunean ere, zoragarri pasatu genuen!

Lehenengo, taldeak banatu eta elkar ezagutu ginen. Ondoren, egin zigun eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan jolastu genuen. Indarberritzeko etxetik ekarritako ogitarteko goxo goxoak jan genituen.




Amaitzeko, ikasturte guztian egongo garen lokala apaindu genuen, bakoitzak nahi genuena egiteko aukera izan genuen eta oso polita geratu da gure lokala!




Desiatzen gaude aste hauek pasa eta berriz zapatublaira joateko!