2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna


ZAPATUBLAIEN IKASTURTEA HASI DUGU!!



Kaixo denoi!!

Pasa den astean ekin genion berriz ere Zapatublairi, zelako gogoa geneukan!! Eta iaz bezala, aurtengo lehen egunean ere, zoragarri pasatu genuen!

Lehenengo, taldeak banatu eta elkar ezagutu ginen. Ondoren, egin zigun eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan jolastu genuen. Indarberritzeko etxetik ekarritako ogitarteko goxo goxoak jan genituen.




Amaitzeko, ikasturte guztian egongo garen lokala apaindu genuen, bakoitzak nahi genuena egiteko aukera izan genuen eta oso polita geratu da gure lokala!




Desiatzen gaude aste hauek pasa eta berriz zapatublaira joateko!


1 iruzkin:

  1. Jar dezakezue blog honetan urte osoko egutegia? Nire semea ezin izan zuen lehengo egunean jun, eta ez dakigu noiz den hurrengo eguna.
    Mila esker.

    ErantzunEzabatu