2021(e)ko urriaren 18(a), astelehena

EGUZKIAZ GOZATZEN!!!


Egunon familiak! ☺☺

A ze eguna zapatukoa! Eguzkia ☀️☀️☀️protagonista nagusia izan genuen arratsalde osoan, eta Olazar parkean ibili ginen ekintza desberdinak egiten. 


Motorrak berotzeko, pasaden asteko ezagutza jolasekin jarraitu genuen (bonba, aulkien jolasa, etab.) Nagusiak, berriz, antzerki labur bat landu zuten. A zer nolako artistak ditugun Zaldibarren!


Askarian denetarik ikusi genuen: nocilla, txorizoa, fruta freskagarriak.... Nagusien taldean  haur baten urtebetetze eguna ospatu genuen 


Merienda ostean, talde txikiak eta ertainak ezagutza jolasekin eta jolas librearekin jarraitu zuten. Horretarako, koltxonetak, baloiak, aurpegi margoketa, klarionak, eraikuntza blokeak... atera eta han ibili ziren gustora haurrak! Nagusien taldeak, bestalde, papiroflexia tailerra egin genuen, eta hainbat figura interesgarri lortu genituen egitea (hegazkinak, ahateak, pinguinoak, komekokosak...). 


Orokorrean, arratsalde guztian barreak eta algarak izan ziren nagusi 

Ekintza honekin, urriko ekintzak amaitu ditugu jada. Azaroari hasiera emateko, GABA BELTZA  ospatuko dugu  Ez ahaztu zuen mozorroak! 

Ea hurrengo egunean aste honetan bezalako denbora izaten dugun! Hurrengo ekintza egunerarte!












2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

LEHENGO EGUNA!!! ELKAR EZAGUTZEN...ZE ONDOO!!!

 Kaixo familiak!!

Udaz asko gozatu ostean, bueltan gara berriz, Zapatublain ederto pasatzeko asmoz! 

Larunbatean hasi genuen egitasmoa, eta gogo handiak genituen kurtso berri hau zelakoa izango den ezagutzeko. 

Hasteko, taldeka antolatu ginen; aurten lau talde handi egin ditugu, hauetako bakoitza bitan banatzeko aukeraz eta bi hezitzaile egonez talde handi bakoitzeko. 

Ezagutza jolas desberdinak egin genituen, adin desberdinetako haurrak baitaude eta haiek haien artean elkar ezagutzeko. Txikitxoenek gelan gelditzea nahiago izan zuten, baina besteak kalera irten eta kanpo espazioa aprobetxatu zuten. 

Jolas librerako denbora ere eduki genuen eta alde batetik bestera korrika ibili eta gero, meriendatzeko unea heldu zen!  Taldeka eseri ginen eta distantziak errespetatuz, etxetik ekarritako janari gozoa jan genuen. 

Indarrak kargatu ostean, jolas desberdinekin jarraitu genuen: aulkien jolasa, futbola, bomba... Koltxonetak ere atera genituen eta salto ta salto aritu ziren hainbat haur. Marrazkiak egiteko denbora ere izan genuen. 

Eta hau izan zen zapatuan egin genuena... Umeek ederto pasatu zuten, eta hezitzaileok ere! 

Orain deskantsatzera eta... Hurrengo zapatura arte!!