2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

UR TXORROAK!!!

 Aupa zuek!

Pasa den zapatua, uda potente datorrenaren erakusgarri argia izan zen. Izan ere, kristoren beroa egiteaz gain, izugarrizko sargoria izan genuen, zeinak kalean egotea ia ezinezko egiten zuen.

Hala ere, orain dela oso gutxi Zaldibarko udalak martxan jarri dituen txorroen esker, arratsalde polit eta freskagarri bat bizitzeko aukera izan genuen. 

Horren aurretik, noski, ume guztiek eguzkitarako krema erabili zuten ala ez galdetu, eta, ez zeukanei, guk geuk eman genien.

Gauzak horrela, behin ume denek krema babeslea zutela, txorroetara abiatu ginen. Bertan egon ginen arratsaldearen zati nagusian, beste edozer egitea zegoen aroarekin erokeria hutsa iruditu bait zitzaigun.

Horrenbestez, eguraldi berezi honegatik, merienda ordua ahalik eta gehien atzeratu genuen, txorroetan umeak ez baitziren aspertzen proposatutako ur jolasekin. Gainera, monitoreen laguntzaz erabilitako ur-puxikekin, entrenimendu itzela izan zuten.

Merienda ostean, hainbat joku ludiko proposatu genituen. Ume kopurua ez zenez izugarri handia izan, ia denok batera aritu ginen, beste behin benetako familia bat bezala.

Azkenik, joku hauen artean aipagarriak iruditzen zaizkit egindako pultseren  tailerra; eta, ertainen taldean, tenperak erabiliz egindako zuhaitzen marrazkiak.

Besterik barik, segi gogor, oporrak laister datoz eta!!



















UDABERRI GIROAA!!!

Egunon familiak! 


A zer eguna zapatukoa! Zapatu honetan, eguzkia izan dugu protagonista. Igertzen da jada maiatza dela! 


Hasieran, eta kontuan izanda ekainaren lehenengo asteburuan txangoa edukiko dugula, Maruriko Bitxos Natur Eskolara, inskripzio fitxak batu genituen. Nahiko ume apuntatu dira jada! 


Horregatik, kanpo espazioa erabiltzeko aukera bikaina eduki genuen. Hiru taldetan banatuta, ekintza desberdinak genituen: talde urdineko kideek jolas desberdinak atera zituzten parkera. Hau haien sormena garatzeko aukera paregabea izan da. Talde laranjak talde lana sustatzeko jolas desberdinak egin zituzten. Azkenik, talde berdeko kideek koltxonetak erabili zituzten hainbat akrobazia lantzeko. 


Bestalde, arratsaldeko lehen zatian eta, aprobetxatuz eguraldia oparoa zela, ur jolas batzuk egin genituen. Ur txorroak oraindik ez zeudenez zabalik, ur globoak hartu eta pixkatxo bat busti ginen jolas desberdinen bidez, hala nola, bonba jolasa. 


Askari orduan, denetariko meriendak ikusi genituen betiko lez: ogitartekoak, frutak, jogurtak… Gaurkoan, merienda parkean jan genuen. 


Merienda ostean, jolas librearekin jarraitu genuen. Azpimarratzekoa da talde urdineko haurrei zenbat gustatzen zaien marraztea! Artista paregabeak dira! 


Bestalde, talde berdean fruta brotxetak egin genituen. Hauek egiteko mandarinak, mahatsa, platanoa eta marrubiak erabili genituen. Brotxeta batean jarri eta gainetik txokolate siropea jarri genien. Oso gozoak zeuden! 


18:45ak aldera, batzen hasi ginen. Kanpo espazioan erabilitako jolas guztiak zein globo zatiak batu, eta gela barruko brotxetak zein marrazkiak batu genituen. Umeek gero eta gehiago kolaboratzen dute haien artean gelak garbitzeko!


Oro har, arratsalde polita eduki genuen zapatuan! Kontuan izanda hurrengo asteburuetan eguraldi ederra izango dugula, asteburu honekin hasiera emango diogu udaberri honetako ur ekintzei. Gogoratu maiatzaren 21ean azken eguna izango dela txangora apuntatzeko!