2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

UDABERRI GIROAA!!!

Egunon familiak! 


A zer eguna zapatukoa! Zapatu honetan, eguzkia izan dugu protagonista. Igertzen da jada maiatza dela! 


Hasieran, eta kontuan izanda ekainaren lehenengo asteburuan txangoa edukiko dugula, Maruriko Bitxos Natur Eskolara, inskripzio fitxak batu genituen. Nahiko ume apuntatu dira jada! 


Horregatik, kanpo espazioa erabiltzeko aukera bikaina eduki genuen. Hiru taldetan banatuta, ekintza desberdinak genituen: talde urdineko kideek jolas desberdinak atera zituzten parkera. Hau haien sormena garatzeko aukera paregabea izan da. Talde laranjak talde lana sustatzeko jolas desberdinak egin zituzten. Azkenik, talde berdeko kideek koltxonetak erabili zituzten hainbat akrobazia lantzeko. 


Bestalde, arratsaldeko lehen zatian eta, aprobetxatuz eguraldia oparoa zela, ur jolas batzuk egin genituen. Ur txorroak oraindik ez zeudenez zabalik, ur globoak hartu eta pixkatxo bat busti ginen jolas desberdinen bidez, hala nola, bonba jolasa. 


Askari orduan, denetariko meriendak ikusi genituen betiko lez: ogitartekoak, frutak, jogurtak… Gaurkoan, merienda parkean jan genuen. 


Merienda ostean, jolas librearekin jarraitu genuen. Azpimarratzekoa da talde urdineko haurrei zenbat gustatzen zaien marraztea! Artista paregabeak dira! 


Bestalde, talde berdean fruta brotxetak egin genituen. Hauek egiteko mandarinak, mahatsa, platanoa eta marrubiak erabili genituen. Brotxeta batean jarri eta gainetik txokolate siropea jarri genien. Oso gozoak zeuden! 


18:45ak aldera, batzen hasi ginen. Kanpo espazioan erabilitako jolas guztiak zein globo zatiak batu, eta gela barruko brotxetak zein marrazkiak batu genituen. Umeek gero eta gehiago kolaboratzen dute haien artean gelak garbitzeko!


Oro har, arratsalde polita eduki genuen zapatuan! Kontuan izanda hurrengo asteburuetan eguraldi ederra izango dugula, asteburu honekin hasiera emango diogu udaberri honetako ur ekintzei. Gogoratu maiatzaren 21ean azken eguna izango dela txangora apuntatzeko! 











































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina