2022(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

BUELTAN GAUDEE!! AZKEN TXANPA!

 

Kaixo familiak!

Aste santuko oporretatik bueltan gaude!! Hementxe azkeneko zapatublairen laburpentxoa!!

Astean zehar hotza eta euria izan ziren protagonistak baina zapatuan eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen; D bitamina hartzeko garaia.

Nagusien taldeak kanpo espazioa topera aprobetxatu zuen. Neskek elkarrekin hitz egiteko eta eguzkitan arratsalde lasaia izateko aprobetxatu zuten. Gehitu behar da, elkarrizketa bat eta bestearen artean, pilotarekin jolasean aritzen zirela, edo sokasaltoan ere. Begiraleekin hitz egiteko eta haiek hobeto ezagutzeko ere aprobetxatu zuten.

Mutilen kasuan, gehien gustatzen zaien kirolean aritu ziren; futbolean. “Futbol” hitza beti dago haien ahotan, ez dira nekatzen.

Ertainen taldeak, merienda ostean, aurreko egunean hasitako eskulanarekin jarraitzeko denbora izan zuten; txorientzako jateko lekua sortu zuten material birziklatuarekin, eta horiek apaintzen jarraitu zuten.

Txikienek ere kanpo espazioaz disfrutatu zuten eskura zituzten jolasekin. Merienda ostean animalien karetak egiteko denbora izan zuten. Zein ondo pasatu zuten gero harrapaketetara jolasten!

Hurrengo zapatublai maiatzaren 7an izango da!!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina