2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

KANDELAGINTZA


Zeinen ondo pasatu dugun azken zapatu honetan ere!

Taldeka, kandelak egin genituen, horretarako hainbat kolore desberdinetako kandelak erabiliz. Kolore asko izan genituen eta oso politak geratu zitzaizkigun!

Beste hainbat ekintza ere egin genituen. Aurpegia margotzeko aukera izan genuen. Oso gustora aritu ginen batzuk besteei aurpegia margotuz. Pultserak eta koilareak ere sortu genituen ta baita plastilinarekin jolastu ere!  Gainera, tarteka, jolas librean ere aritu ginen.

Hurrengo zapatublain ikusiko gara!











2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

SUKALDARITZA TAILERRA


Kaixo guztioi !

Ederki pasatu genuen joan den zapatuan.

Arratsaldearen lehenengo zatian, kalean jolasteko aukera izan genuen. Jolas libre zein gidatuan aritu ginen. Aspaldiko partez  eguraldiak  asko lagundu zigun eta kanpoan gustura ibili ginen.

Jolasean ibili ondoren, sukaldaritzari ekin genion, pizzak egin genituen.  Eskuak garbitu ostean, taldetxo txikietan ipini ginen pizzak egiteko. Osagai ezberdinak izan genituen eskuragarri eta pizza gazi zein goxoak prestatu genituen. Ederrak irten zitzaizkigun pizzak benetan!

Sukaldari ezin hobeak ditugu zapatublain !

Hurrengo zapatublain ikusiko gara !!