2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

AZKEN FESTA!

Arratsaldeon lagunok!

Ikasturte honetako azken Zapatublai izanik, egun berezia antolatu genuen.

Arratsalderi hasiera emateko taldekatze jolasekin hasi ginen eta gorputz guztia mugituz, taldeka jarri ginen, ur jolasei hasiera emateko.

Txirrista bat, ur globoekin jolasak, txorrotak...ura erabiliz, jolasean aritu ginen. Geroxeago, apar festa ere burutu genuen. Guztiak zuri zuri jarri ginen papadelta itxura harturik.

Azkenik, oraingo ikasturteari bukaera emateko, merendola bat egin eta musika jarri genuen.
Guztiok abesten eta dantzatzen eman genion amaiera egunari.

Plazer bat izan da ikasturte honetan zuekin eta zuentzako lanean aritzea.

Hurrengo urtean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara!


Zapatublaiko hezitzaileak eta koordinatzailea!










2019(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

IGARTUBEITI BASERRIRA IRTEERA


Kaixo Lagunak !

Zapatuan egun paregabea izan genuen Zapatublaitarrok, eguzki  Itzel  batek lagunduta  Ezkion dagoen Igartubeiti  baserrira egin genuen irteera.

Autobusera igo eta abesten egin genuen bidaia. Baserrira heldu ginenean   Maggirekin elkartu ginen, berak azaldu zigun zer egingo genuen arratsalde horretan. Igartubeiti baserrian, animalia ezberdinak ikusi genituen baina ez genuen ornitorrinko itxurako ahaterik ikusi.

Hasieran, 2 taldetan banatu ginen. Talde batek  Baserria bisitatu eta  sagar zukua eta eztia probatu  bitartean;   beste taldekoek , gaileta goxoak egin zituzten. Ondoren alderantziz banatu ginen.
Meriendarako tartea ere izan genuen eta jolasean ibili ginen bertan dagoen belar gune eta mahaietan  . Arratsalde polit honen ostean autobusera igo eta Zaldibarrera itzuli ginen gaileta gozoak gurekin eraman genituelarik. 

Primeran pasatu dugu eguna denok irribarre handi batekin !
Hurrengo Zapatublaiko azken festan ikusiko dugu elkar. Hurren arte!!