2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

MASTER CHEF EGUNA!!



Bi aste luze itxaron ondoren iritsi da berriz Zapatublaiko eguna. Eguraldiak lagundu digu gainera oraingoan! Kalean jolasean aritu gara hasieran denok, gustura nagusi eta txiki saltsan.
Bokatarekin indarrak hartu ostean, taldeka batu eta lanari ekin diogu. Froga ezberdinak pasa behar izan ditugu amaierako pintxoak egin ahal izateko osagaiak lortzeko. Primeran pasatu dugu eta emaitzak benetan politak izan dira!