2022(e)ko otsailaren 25(a), ostirala

INAUTERIAAAK OSPATZEEN!!!!!

 Egunon familiak! 


A zer eguna zapatukoa! Euria protagonista izan genuen arren arratsaldean zehar, horrek ez zigun gelditu inauteriak Olazar parkean ospatzeko. 


Haurrak mozorrotuta etorri ziren. Denetariko mozorroak ikusi izan genituen: kirolariak, animaliak, sorginak, piratak… 


Arratsalde hasieran euria egiten zuenez, mozorroei egokitutako karetak egin genituen: piratak, ardiak, trigreak, saguak… A zer nolako artistak ditugun gure artean! Bestalde, txikien taldean mitologiarekin zerikusia zuten hainbat marrazki margoztu genituen. Nagusien taldeko gehiengoa ez zenez mozorrotuta etorri, aurpegi margoketa egin zuten. Gainera, bertan zegoen materialarekin mozorro desberdinak sortu zituzten, hala nola, hawaianen mozorroak. Gero, mozorroak jantzita dantza bat prestatu zuten. 


Askari orduan, denetariko meriendak ikusi genituen betiko lez: ogitartekoak, frutak, jogurtak… Gaurkoan, merienda gela barruan jan genuen, kanpoan hotz handia egiten zuelako. 


Merienda ostean, jolas desberdinak egin genituen. Ordu horretarako jada euririk ez zegoenez, parkea aprobetxatu genuen. Txikien taldean jolas libreari ekin genion, eta amaieran aulkien jolasarekin amaitu genuen arratsaldea. Nagusien taldekoek, berriz, malabarismo pilotak egin zituzten globoak eta arroza erabiliz. Gainera, batzuk artista handiak dira malabarekin! 


Oso arratsalde polita pasatu genuen zapatuan! Egun honekin, amaiera ematen diogu mitologia eta inauteriaren gaiari. Martxoan zehar naturaren gaiarekin hasiko gara. 


Hurrengo egunean ikusiko gara: martxoaren 5ean! Ondo segi! 






































2022(e)ko otsailaren 10(a), osteguna

MAGIAZ BETERIKO ASTEBURUA!!!

 

 

Kaixo Familiak!

 

Hilabete berri batean sartu gara eguraldi paregabe batekin…ze gustora eguzkian!!!

Otsaila hilabete magikoa izan ohi da gure euskal herrian…horregatik.. euskal mitologia eta

Inauteriarak landuko ditugu...

 

Hasteko, handien taldean mitologiako pertsonaiak ezagutzeko gin kana bat antolatu genuen..

Horrez gain, tenperekin harriak apaindu..margotu eta izaki magikoen irudiak sortu genituen..eta noski..horrek kriston gosea ematen du!! Beraz..askaria jan izan behar genuen..ze gozoa zegoen dena!!  

 

Ertaineko taldeak euskal mitologiako haria jarraituz, marrazkiak margotu

zituzten baina…energia handiarekin etorri zirenez.. aurretik haien energia guztia kanalizatzeko  jolas dinamikoak egin genituen (armiarma jolasa, futbola,bomba…) ta noski..honek ere gosea ematen du..azkaria jan eta gero lasai lasai jolas askeari ekin genion.

 

Azkenik, txikien taldeakoekin platafomak eta koltxonetak atera genituen psikomotrizitatea lantzeko.

Bikoteen jolasean aritu ginen eta azkaria egin ostean jolas askeari ekin genion bapo bapo eginda.

Beraien eskaerei erantzunez..mozorroak eta karetak egin genituen!!

Oso oso oso arratsalde polita bizi genuen!!

 

Gogoratu!! Otsailaren 19an ikusiko gara elkarri!! Muxuuu!!