2022(e)ko otsailaren 25(a), ostirala

INAUTERIAAAK OSPATZEEN!!!!!

 Egunon familiak! 


A zer eguna zapatukoa! Euria protagonista izan genuen arren arratsaldean zehar, horrek ez zigun gelditu inauteriak Olazar parkean ospatzeko. 


Haurrak mozorrotuta etorri ziren. Denetariko mozorroak ikusi izan genituen: kirolariak, animaliak, sorginak, piratak… 


Arratsalde hasieran euria egiten zuenez, mozorroei egokitutako karetak egin genituen: piratak, ardiak, trigreak, saguak… A zer nolako artistak ditugun gure artean! Bestalde, txikien taldean mitologiarekin zerikusia zuten hainbat marrazki margoztu genituen. Nagusien taldeko gehiengoa ez zenez mozorrotuta etorri, aurpegi margoketa egin zuten. Gainera, bertan zegoen materialarekin mozorro desberdinak sortu zituzten, hala nola, hawaianen mozorroak. Gero, mozorroak jantzita dantza bat prestatu zuten. 


Askari orduan, denetariko meriendak ikusi genituen betiko lez: ogitartekoak, frutak, jogurtak… Gaurkoan, merienda gela barruan jan genuen, kanpoan hotz handia egiten zuelako. 


Merienda ostean, jolas desberdinak egin genituen. Ordu horretarako jada euririk ez zegoenez, parkea aprobetxatu genuen. Txikien taldean jolas libreari ekin genion, eta amaieran aulkien jolasarekin amaitu genuen arratsaldea. Nagusien taldekoek, berriz, malabarismo pilotak egin zituzten globoak eta arroza erabiliz. Gainera, batzuk artista handiak dira malabarekin! 


Oso arratsalde polita pasatu genuen zapatuan! Egun honekin, amaiera ematen diogu mitologia eta inauteriaren gaiari. Martxoan zehar naturaren gaiarekin hasiko gara. 


Hurrengo egunean ikusiko gara: martxoaren 5ean! Ondo segi! 






































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina