2022(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

EGURALDIARI AURPEGI ONA JARTZEN!!

 

Kaixo lagunak!!

 

Zapatu honetan ez dugu eguraldi oso polita izan..euria eta hotza izan dira protagonista garrantzitsuak..baina ez dira bakarrak izan..GURE HAURRAK izan dira benetazko protagonistak!!! Eguraldi goibel honekin ere primeran pasatu genuen!! Euripean jolastea ere bere xarma bait dauka!!!

 

Hilabete honetako helburua naturaz gozatzea da!! ta horregatik, gure inguruetan ditugun natur guneak ezagutu eta natur elementuekin eskulanak eta jolasak burutuko ditugu!!

 

Nagusiekin aurrera eramandako dinamika, hasiera batean, naturarekin konektaraztea izan da, ingurune natural batean hauteman daitezkeen soinuen bidez, eta sortzen dizkien emozioak edo sentimenduak identifikatzea ere bai.
Behin hori eginda, material birziklatuekin txorikumeentzako etxetxoak prestatzen aritu ginen, herriko gune ezberdinetan jartzeko asmoz

 

Ertainekoekin aldiz, basoak marraztu eta sortu genituen..aah ze arte lan politak eta ah ze baso ezberdinak ikusgai izan genituen…benetan artista galantak!!

 

Txikitxuenekin azkenik, baserri munduko lanak eta bizitza landu genuen..Baserritar kantera izugarria daukagu Zaldibarren!!!

 

Orokorrean oso ondo pasatu genuen..eguraldia medio gure ekintzak moldatu behar izan genituen..espero dugu hurrengo asteburuan eguraldiaz gozatzeko aukera gehiago izatea!!

 

Hurrengo zapatuan ikusten gara elkar!!
























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina