2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Natur Eskulanak egiten!

 Kaixo familiak!

Zapatu honetan eguraldi hobeagoa izan genuen azkenenan!!. 

Hilabetean zehar natura izan dugu gai orokor bezala, eta eguraldi aldakor honek erakutsi gaitu egoera ezberdinetan ere naturaz gozatzeko aukera dagoela….euriatan dantzan..eguzkiarekin..hotzarekin..berotasunean..OSO ONDO IBILI GARA!!

Baita ere balio izan digu gure inguruetan dauden animaliak ezagutzeko eta hauen “azterketa“edo identifikazioa marrazkien bidez egiteko.

Asteburuan oso ekintza anitzak izan ditugu, zaharrenekin, esne botilak apaindu eta margotu genituen, birziklatzeko ontzien itxura emateko. Ondoren, sormen honekin. Adin ertaineko haurrekin , eguraldi ona aprobetxatuz, altxorraren bilara  jolastu genuen zapatulaieko instalazioen kanpoaldean. Argazki ezberdinak erabiliz, haur guztiakin altxorraren bila haritu ginen buru belarri. Azkenik, haur txikiekin ardien parkera joan ginen eta yogur pote txikietan babarrunak landatu genituen. 

Udaberria giroa usaintzen da gure zapatublaiko egun hauetan…honek ekarriko diguna honako hau izango da..Kanpo espazioan jolas gehiago egitea!!! Eta sorpresaren bat ere ekarriko du!! Egon adi!! Aste santu ostean sorpresaren bat edo beste izango ditugu zerbitzuan!!

Gogoratu!! Hurrengo zapatublai apirilaren 2an izango da!!

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina