2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

GABONETAKO ESKULANAAK!!

 Kaixo lagunak! 

Zapatuan egun berezia izan genuen Zapatublain, urteko azkena! gabon usaina izan genuen...

Eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoan  aritu ginen jolasean.  Merienda jan ostean, gabonetako apaingarriak eta jolas erraldoiak egin genituen! 

Ederki pasa genuen. 

Hurrengo arte! Ondo pasa gabonetako oporrak! 

Muxu haundi bat denori!! Elkar ikusiko gara URTARRILAK 9an!! 









2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

ESKULANAK ETA JOLASAAAAK!!!!

 Kaixo Familiak!!!!!

Abenduak 12-an, zapatublai izan genuen, naiz eta  eguraldiak asko ez lagundu, baina gogotsu etorri ginen eskulan desberdinak egiteko. 

Horreatarako 3 talde egin genuen adinen arabera, Talde urdina lehenengo momentuan, eskulan polit bat egin zuen pelota batekin, Talde Laranja arratzalde osoa txapa tailerra egiten egon ginen eta Talde Berdea Lehengo eta behin jolas desberdinak egiten hasi ziren!! supero ondo pasatu genueen!! 

Arratzaldeko 17:15 etan azkaria jan genuen eta oso gozoa egon zen. 

Arratzaldeko azkenengo partean, Talde Urdina jolas desberdinak egin zituzten Talde Laranja Txapa tailerrari ekin genio eta Talde Berdea, eskulan oso politak egin zituzten peloak erabiliz

Oso egun polita izan zen eta asko disfrutatu genuen egunaz

Hurrengo zapatublaira arte

Eskerrik askooo

Muxuuu!!!! 











2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

ESKULANAK

 Kaixo familiak!! 


Zapatu arratsaldea eskulan desberdinak egiteko aprobetxatu genuen. Talde urdinak txapak, talde laranjak musukoaz zintzilikatzekoak eta talde berdeak karetak.

Kutxa musikatuarekin ere aritu ginen  jolasean guztion parte hartzea sustatuz eta froga desberdinak eginez: euskaraz abestu eta dantzatu, irrintzi bat bota, ipurdiarekin globoak puskatu...

Arratsaldean zehar, talde guztiek ekintza desberdinak burutu dituzte eta haurrek oso ondo pasatu zuten, merienda hartu baino lehen jolas librerako denbora ere izan genuen, betiere taldeak eta espazioak errespetatuz.

Nahiz eta arratsalde bukaerarako hotz pixka bat igarri, laster berotu ginen jolasten!

Abenduaren 12an ikusiko dugu berriro elkar.

Hurrengorarte familiak!!












2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

ZIRKO TAILERRA

 Kaixo familia!

Larunbatean egun ikaragarri polita pasatu genuen Zapatublain.

Zirkoa iritsi zen gurera. Harrera, zapaturo bezala burutu genuen, taldekatzeak egin eta eskuak ondo garbitu ondoren hasi ginen jolasean.

Talde txikietan batu ginen, hiru talde kanpoan geratu ziren, beste hiruak aldiz barruko geletan antolatu ziren.

Kanpoan zeudenek , material ezberdina erabiliaz, txokorik txoko jolasean aritu ziren; diaboloarekin, oreka jolasetan, malabarak egiten ikasten, bolotan...  Barruan, berriz, malabarak egiteko pelotatxoen eskulana egin zuten, arroza eta koloretako globoak erabiliz. 

Lehenengo arratsalde tarteaten ondoren, merienda jan genuen, bakoitza bere taldean eta distantziak mantenduz. 

Azkenik, espazio aldaketa egin genuen, kanpoan zeudenak barrura sartu ziren eskulana egitera eta barruan zeudenak berriz, jolasari ekin zioten kanpo espazioan. 

Arratsaldeari giroa emateko, musika jarri genuen etengabe eta hainbat haur dantzatzera animatu ziren. Haur gehienak mozorrotuta etorri ziren, giro paregabea sortu genuen! 

Hurrengora arte familia!!!










2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

Egun on, familiak! Badoa kurtsoa bukatzen eta amaiera borobil bat egiteko, azkeneko bi aste hauek familian egiteko irteera ezberdinak proposatzen dizkizuegu!
Ibilbide politak, interesgarriak eta errezak Bizkaia ezagutzeko!
Astolako barbakoak,Atxartetik Pol-Pol era,Atxondoko bidegorriko errekara,Durangoko la neverara, Mundakara edo Ogoñora! Bidegorrirako txangoa eta omako basorako txangoak bideoak dira; ez ahaztu ikusten!
Espero dugu disfrutatzea! Prestatu hurrengo asteko azken jaialdirako!

Bihar informazio gehiago jasoko duzue!
Laster arte!

Egun on, familias! El curso esta por conckuir y para darle una despedida con fundamento, os proponemos unas salidas muy fáciles y divertidas para hacer en familia ¡
Las barbacoas de Astola, De Atxarte a Pol-Pol , Excursión al rio en el bidegorri de Atxondo, El bosque de Oma o una excursión  a Ogoño.
Esperamos que disfrutéis un monton con las ideas que os damos.
Las excursiones deAtxondo y Oma son videos.Esperamos que os gusten!
Prepararos para la sorpresa de la semana que viene donde cerraremos el curso ; esperamos que con vosotros.

Mañana os daremos mas información.
Un gran abrazo ¡



ATXONDOKO BIDEGORRIA



OMAKO BASORA TXANGOA BIDEOA







ASTOLAKO BARBAKOETARA TXANGOA

•Nola heldu?

Astola, Abadiñoko auzo bat da. Astolako barbakoa edo merenderoetara joateak ez dauka galtzeko arriskurik. Gainera, aparkatzeko arazorik ez dago, aparkaleku handia baitago alboan.
Zaldibarretik kotxean joaten bagara hauxe da bidea:



•Zein urtetatik aurrera da gomendagarria?
3 urtetik aurrera egin daitekeen txangoa da hau.
Familian egiteko oso gomendagarria.

•Eraman beharreko materiala
Aukera asko daude eta egin nahi dugunaren arabera materiala ere aldatu egingo da. Hona hemen egin daitezkeen ekintza batzuk:

Barbakoa egin nahi baldin badugu…
Janaria, sukaldeko tresnak, ikatza, edariak, serbilletak…

Jolasteko…
Baloiak, palak, slickline, soka, globoak, baldeak….

Eguzkitan egon nahi badugu…
Eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak, aulkiak, bainujantzia

Ez ahaztu:
Aldatzeko arropa ( zikintzen edo bustitzen bagara )


•Ibilbidearen prozesua
Ibilbibe bat egin nahi badugu, aukera dago egiteko.
Abadiñoko beste auzo batera joan gaitezke, Adibidez Zelaietara.

•Probak
Proba edo jolas ezberdinak egin ditzakegu.

Uretako jolasak:
Adibidez: Globoak urez bete eta zirkuluan jarrita globoa pasatzen juan.

Beste jolas batzuk:
Zapatublaik proposatutako hainbat jolasetara ere jolastu dezakegu.
Adibidez: txorokil batzea, sokasaltoa, intxaurra koiaran eramatearen proba…

ETA GOGORATU!!!!
Gero zabor guztia jaso eta tokia txukun utzi.



ATXARTE – POL-POL

Adin tartea: 7 urtetik gora

Non hasten da ibilbidea?
Ibilbidea Atxarteko (Mendiola-Abadiño) goiko aparkalekutik hasiko dugu.


 


Ibilbidea

Ibilibide honetan tarteka maldatxoak igotzen ibili beharko dugu, baina ez da luzerako izango eta orokorrean ez dira oso aldapatsuak. Modu mailakatuan joango gara altuera hartzen eta hainbat tarte ia lauak dira.

Behin Atxarteko goiko aparkalekuan aurkitzen garela, Aitxikira begira gaudela, aparkalekuaren ezkerreko partean bidexka bat ikusiko dugu gorantza doana. Atekatxo bat zeharkatu eta bidexka jarraituta, pagadi batera garamatzan norantza hartuko dugu, eskumatara.

Behin bide hori hartuta, hau jarraituko dugu, Guenzelaiko haranera heltzen garen arte (atekatxo bat igaro beharko dugu hona pasatzeko). Haran honetan aurkitzen garela, aurrez aurre izango dugu Alluitz mendia eta, honen ezkerretara, Aitxiki ikusiko dugu, bien artean Artolako mendilepoa aurkitzen delarik.

Haran honetan, seinaletxo bat aurkituko dugu eta Anboto/Urkiolamendi/Pol-Pol norantza jarraitzea besterik ez daukagu. Bidea, izatez nahiko intuituitiboa da: Denbora guztian ibiliko gara Alluitz-Anboto mendilerroaren pean, eta honek definitutako norabidea jarraitzea besterik ez daukagu.

 













Behin bidea hartuta daukagula, ez dago galtzeko aukerarik eta naturak eskeinitako bazter eta sentsazioekin gure burua liluratzen uztea besterik ez dekogu…













Bidean, ibilbidearen erdia osatu dugularik iturritxo bat aurkituko dugu, baina adi… ez du beti funtzionatzen… beraz, hobe ura etxean hartzen badugu, badaezpada!

Anboto hurbil ikusten dugula, Asuntzeko mendilepora helduko gara eta aurrez aurre zabalduko zaigu Pol-Pol-eko harana. Argazkian ikusten duzuen bidegurutzean seinaletxo bat aurkituko duzue, Anboto mendira, Zabalandiko mendilepora edota Urkiolamendira jotzeko jarraitu beharreko norantzak markatzen dituena.

Pol-Pol-eko haranean, iturritxo bat aurkituko dugu, burdin zaporedun ur freskoa dastatzeko aukera emango diguna.

Pol-Polak eskeinitako panoramaz gozatu ondoren, egin dugun bide beretik bueltatzea besterik ez daukagu (oraingoan, maldan behera!)



Eraman beharreko materiala:

  • Arropa erosoa, eguraldiari egokitua
  • Aldatzeko arropa (bustiz gero edo izerdituz gero, etxerako buelta erosoa izateko)
  • Mendiko botak
  • Motxila
  • Jatekoa
  • Ur botila bat
  • Argazki kamera
  • Zuok maite duzuen objektu bat (“Probak” atalean jarraian ikusiko duzue zertarako…)

Probak:

Hurrengo probatxoak proposatzen dizkizuegu ibilbide honetarako:

  1. Eraman duzuen objektu kuttun hori ibilbidean zehar aurkitzen dituzuen zenbait lekutan kokatu eta honi argazkitxo bat egin. Guztira 5 argazki egin beharko dituzue (blogera igo nahi?)
  2. Ibilbidean zehar aurkitzen dituzuen 5 hosto mota desberdin batu. Etxean zaudetenean, hosto honeek zein zuhaitz edo landareri dagozkion asmatu beharko duzue, hau da, haien izena aurkitu (galdetuz, interneten begiratuz, liburuetan kuxkuxeatuz…). Ikasitakoa partekatu nahi? Ba argazkiak atara eta blogera igo! ;)
  3. Zenbat animali mota ikusi dituzu ibilbidea egitean? Danen izenak ezagutzen al dituzu? Argazkirik atera nahi guri erakusteko?


ATXARTE – POL-POL

Edad: A partir de 7 años

¿Donde comienza el recorrido?
Comenzaremos el recorrido en el parking superior de Atxarte (Mendiola-Abadiño)


 


Recorrido

En este recorrido nos veremos subiendo cuestillas, pero no se prolongarán durante largo rato y en general, no son muy empinadas. Iremos alcanzando altura de manera gradual y más de un tramo es prácticamente llano.

Una vez que nos encontramos en el parking superior de Atxarte, si nos situamos mirando de frente al Aitxiki, veremos un sendero ascendente que se encuentra en la parte izquierda del parking. Pasaremos una valla y siguiendo el camino, cogeremos la dirección que nos llevará a un hayedo, hacia la derecha.

Una vez tomado ese camino, lo seguiremos hasta llegar al valle de Guenzelai (pasaremos una vallita para entrar en éste). Situados en este valle, tendremos en frente el monte Alluitz y, a su izquierda, veremos el Aitxiki, situandose entre los dos el collado de Artola.

En este valle encontraremos una señal y no tendremos mas que seguir la dirección Anboto/Urkiolamendi/Pol-Pol. El camino, en sí, es bastante intuitivo: todo el rato nos encontraremos andando bajo la cordillera de Alluitz-Anboto y no tendremos mas que seguir la dirección marcada por ella.






 








Una vez tomado el camino, no hay posibilidad de pérdida y sólo tendremos que dejarnos maravillar por los lugares y sensaciones que nos ofrece la naturaleza...













En el camino, cuando hayamos completado la primera mitad del recorrido, encontraremos una fuente, pero al loro… no siempre funciona… por lo que sería mejor, que llevemos el agua desde casa, ¡por si acaso!

Viendo ya cerca el Anboto, llegaremos al collado de Asuntze y en frente nuestro se abrirá el valle del Pol-Pol. En el cruce de caminos que veis en la foto encontraremos una señal con las indicaciones para llegar tanto al monte Anboto, como al collado de Zabalandi o al monte Urkiolamendi.

En el valle del Pol-Pol encontraremos una fuente que nos ofrecera la posibilidad de probar agua fresca con sabor a hierro.

Y una vez que hayamos disfrutado plenamente del panorama que nos ofrece el Pol-Pol, no tendremos mas que regresar por el mismo camino (pero ahora, ¡cuesta abajo!)


Material necesario:

  • Ropa cómoda, adecuada al tiempo
  • Ropa para cambiarse (para que la vuelta a casa sea cómoda, en caso de que nos mojemos o sudemos)
  • Botas de monte
  • Una mochila
  • Comida
  • Una botella de agua
  • Una camara de fotos
  • Un objeto al que le tengais un especial cariño (Mirad la sección “Pruebas” y vereis para que lo necesitareis…)

Pruebas:

Os proponemos las siguientes pruebas para éste recorrido

  1. Ése objeto especial que llevais con vosotros, colocadlo en algunos rincones que encontreis en el recorrido y sacad una foto. En total, deberéis de hacer 5 fotos (¿tal vez querais subirlas al blog?)
  2. Ibilbidean zehar aurkitzen dituzuen 5 hosto mota desberdin batu. Etxean zaudetenean, hosto honeek zein zuhaitz edo landareri dagozkion asmatu beharko duzue, hau da, haien izena aurkitu (galdetuz, interneten begiratuz, liburuetan kuxkuxeatuz…). Ikasitakoa partekatu nahi? Ba argazkiak atara eta blogera igo! ;) Recolectad 5 tipos de hoja diferentes que encontreis en el camino. Cuando esteis en casa, tendreis que descubrir a que árbol o planta pertenecen, es decir, sus nombres (preguntando, mirando en internet u ojeando libros…). ¿Quereis compartir lo aprendido? ¡Pues sacadales fotos y subidlas al blog! ;)
  3. ¿Cuantos tipos de animal diferentes habéis encontrado a lo largo del recorrido? ¿Conoces los nombres de todos? ¿Les sacais una foto para enseñarnosla?

DURANGOKO LA NEVERA / NEBERONDO
Durangon dagoen txoko polita da hau, Mugarra izenaz ezagutua den mendira igotzeko abiapuntuetako bat dena. Iraganean, izozkailuaren funtzioa egin izan du,  barnealdean neguan zehar egiten zuen elurra kontserbatuz; horrela, inguruko biztanleak izotzaz baliatu zitezkeen denbora luzeago batez. Gaur egun, honen funtzioa beste bat da, babesleku bat lez egokitua izan baita. Naturaz disfrutatu nahi badugu eta lasaitasunaz gozatu, txango polita eta berezia da hau, ezin hobea familia eta lagunekin egun ona eta desberdina pasatzeko.
 

ZEIN URTETIK AURRERA DA GOMENDAGARRIA?
Ibilbide hau 3-4 urtetik aurrera egin daiteke, erritmoa txikienen abiadurara egokituta egonik
ERAMAN BEHARREKOA
-          Motxila
-          Argazki kamara
-          Eguzkitako krema
-          Txanoa
-          Arropa eta zapatila erosoak
-          Ur botila
-          Fruituren bat, helmugara iristerakoan energia errekuperatzeko
-          Barbakoa egiteko intentzioa izanez gero, txorizoa, odolostea, okela …
Baina ez ahaztu eraman beharreko gauzarik inportanteena ondo pasatzeko eta egunaz disfrutatzeko gogo handiak direla!
NOLA HELDU?
Bertara ailegatzeko, bi bide ditugu. Oso mendizalea den baten batek agian beste bidetxoren bat ezagutu dezake, baina ohikoenak hurrengoak dira:
·         Lehenengoa eta laburrenak ordubete eta erdiko iraupena du (Durangon hasiz gero) eta Durangoko El Matadero auzoan du hasiera; bertan parking handi bat dago eta, atzealdean, Iurretara dagokion San Andres izeneko auzunera doan bidea. Errepidea jarraituko dugu eta aldaparen bat igo eta gero, auzo horretara helduko gara, non baserriren bat dagoen eta bista oso politak. Bidea jarraituko dugu eta Santa Luziatik pasatuko gara; ibiltzen jarraitzen badugu, Neberondora ailegatuko gara.
·         Bigarrena eta luzeagoa, Iurretako Orozketara doan errepidetik egingo dugu; hau jarraitu eta Santa Luziara iritsiko gara. Bidea segituko dugu eta helmugara iritsiko gara.
La Nevera edota Neberondo Mugarra mendiaren azpialdean dago, eta bertako paisaia benetan ederra da. Gainera, nahi izatekotan, han bazkaltzeko aukera dugu, barbakoa egin baitaiteke eta dauden egurrezko mahaietan jan.
           
IBILBIDEAREN PROZESUA
Ibilbidea lasaia eta disfrutatzekoa da, nahiz eta aldaparen bat egon eta zenbaitetan nekatuta sentitu gaitezkeen; lasterbideren bat ere badago, baino hobe hauetatik ez sartzea joaten garen lehenengo aldia bada.
Durangoko El Matadero auzotik hasita, ibilbidearen luzeera ordubete eta erdikoa izango da Neberondora iritsi arte.
PROBAK
-          La Neverara iristeko bidean ikusten dituzuen animali desberdinei argazki bat atera
-          Bertatik ikusten diren Mugarra, Untzillaitz eta Haitz Txiki mendiak identifikatu
-          Bertan dagoen hozkailuaren (La Nevera) alboan kokatu eta argazki bat atera
 MUNDAKARA IRTEERA
Proposamen honekin, Mundaka herria ezagutzera animatzen zaitugu.
NOLA IRITSI?
Mundaka, Bizkaiko iparraldean kokaturiko kostaldeko herri bat da. Kotxez joan ezkero, 45 minutu inguru beharko ditugu bertara iristeko. Honako hau da egin beharreko bidea:


ERAMAN BEHARREKOAK:
-Arropa eta oinetako erosoak.
-Bainujantzia, toalla,  eguzkitako krema, bisera.
-Janaria eta ura.
-Motxila.
-Argazki kamera.


ZEIN URTETATIK AURRERA DA GOMENDAGARRIA?
3 urtetik aurrerako haurrekin egin daiteke txangoa. Proposamen eta ekintza ezberdinak aurkezten dira, hortaz, gogo eta gustuen arabera egokitu dezakezu irteera.

1.SANTA KATALINA
Santa Katalina bisitatzea proposatzen dizugu, leku ikusgarria izateaz gain, ekintza ezberdinak burutzeko aukera ematen digulako.
Mundaka erdigunetik aldenduta dagoen arren, motza eta erraza da egin beharreko ibilbidea;



Bertara iritsitakoan, motxilako toallak lurrean zabaldu eta hamaiketakoaz gozatzera animatzen zaitugu.
Santa Katalinan burutu beharreko probak:
-Ogoñoko irteera egin ezkero, Ogoño identifikatzen saiatzea.
-Argazkiak ateratzea, ondoren lagunei erakutsi ahal izateko.
- Paisaia marrazten saiatzea.
-Jolas ezberdinetara jolastea: harrapaketak, ponpa-jolasa…

2. MUNDAKA HERRITIK buelta bat emango dugu, norabiderik gabe, herria ezagutuz eta herriaz gozatuz.
Probak:
-Zenbat biztanle ditu Mundakak?(Erantzuna:1.836)
-Etxe politei argazkiak ateratzea.
3. PORTUA bisitatuko dugu.
Portuan burutu beharreko proba:
-Portuko txalupa kopurua asmatzea.
4.LAIDATXU HONDARTZA
Eguraldi ona balego, hondartzara joateko aukera legoke. Bertan jolastu, bainatu...zaitezke. Beti ere, legeak ezarritakoa betez.
Burutu beharreko proba:
-ZAPATUBLAI paretan idatzi eta argazki bat ateratzea.

Txangoan zehar ateratako argazki zein bideoak gurekin konpartitzera animatzen zaituztegu, baita zuen proposamenak gurekin konpartitzera ere!

 OGOÑORA
 IRTEERA










ZEIN URTETATIK AURRERA DA GOMENDAGARRIA?
Hiru urtetik aurrera egiteko txango egokia da. Txikiagoekin egiteko gurasoen gainean edo motxila baten barruan egin beharko zen.

ERAMAN BEHARREKOA
-        Arropa erosoa
-        Motxila, bertan jatekoa edateko ura...
-        Eguzkitako krema eta txanoa
-        Oinetako erosoak
-        Argazki kamera
-        Ondo pasatzeko gogoa



NOLA HELDU?
Zaldibarretik kotxean joaten bagara, hau da bidea:


Ogoñoko lurmuturrera igo ahal izateko lehenengo eta behin bizkaian kokatuta dagoen Ibarrangelu herria joan behar gara. Ibarrangelun bertan Ogoñoko lurmuturra jartzen duen kartel bat ikusiko dugu. Kartel hori izango da jarraitu behar duguna.

Ibarrangelu eta Elantxobeko kanpo santuaren parera heltzen garenean bi bide posible ikusiko ditugu. Bi bideek leku berdinera eramaten dute, baina gure kasuan eskuineko  bidetik egingo dugu, etxeak bukatzen diren lekuraino. Etxeak bukatzen diren lekuan, seinale bat ikusiko dugu nondik jarraitu adierazten diguna. Garrantzitsua izango da, ibilbidean zehar seinaleak ikusiz gero hauek jarraitzea.

Lautada batera heltzen garenean, eskumako bidea hartuko dugu, hasieran pinadiz inguratua dagoena eta ondoren eukaliptoz. Bidean honako baserri bat gure ezkerrean utzi beharko dugu:
Bidean aurrera goazela, basoko bidea harrizko bide bilakatuko da. Bide horretatik jarraituz gure irteeraren bukaerako puntura helduko gara, Ogoñoko lurmuturrera. Bukaerako zati honetan, kontuz ibili beharko gara, batez ere ume txikiekin, itsaslabarra arriskutsua izan daitekeelako.

Ogoñoko lurmuturretik Lagako hondartza, Bermeo, Mundaka... bezalako herriak ikusiko ditugu, eta baita itsasoa bera ere, eta bertan Izaro irla.

IBILBIDEA
Ibilbidea 3 kilometro ingurukoa izango da. Umeekin egiteko bezalako ibilbidea da, baina beti arretaz joan beharko gara, batez ere ibilbidearen azken zatian, malkartsua bihurtzen baita.

PROBAK
Ibilbidean zehar bidea errazagoa egiteko proba desberdinak egin daitezke, probak honekoak dira:
  1. Eukalipto zuhaitzak aurkitu, identifikatu eta hauei argazkia atera.
  2. Hiru lore desberdin aurkitu.
  3. Tontorrera iritsitakoan Mundaka eta Bermeo identifikatu.
  4. Ogoñoko Lurmuturrak itsasotik hasiz zenbat metro neurtzen duela uste duzu? Erantzuna: 230 metro.
  5. Lurmuturraren gainetik ikusten den irla txikiak zer izen duen badakizue?
Erantzuna: Izaro.