2021(e)ko maiatzaren 25(a), asteartea

Antzerkiak eta eskulanak aste honetan protagonistak!!!!

 

Kaixo familiak!!

Zapatu arratsaldean oso ondo pasatu genuen eta asko dibertitu ginen!

Beti egiten dugun moduan, taldeka banatu eta bakoitzak gauza bati ekin zion.

Arratsaldeari hasiera emateko, txikienek kanpo espazioa aprobetxatu eta jolas librea egin zuten. Ondoren, kartulinaz ipuin antzeko batzuk egin eta hauek kolorez bete zituzten.

Ertainek ere jolas librea egin zuten, baita eskulan polit polita ere: kartoizko animaliak birziklatutako materialekin.

Nagusienek, bitartean, ezagutza jolasak egin zituzten, hezitzaile errotazioa dela eta ez baitzuten elkar oso ondo ezagutzen.

Merienda ordua iristerakoan, guztiak kanpora irten eta bertan jan zituzten bokadilo goxo goxoak, fruituak, gailetaren bat...

Eta, ondoren, arratsaldearekin jarraitzera! Bakoitzak bere ekintzarekin jarraitu zuen.Txikienek kartoizko animaliak ere egin zituzten eta, nagusienen kasuan, antzerki pare bat egin zituzten  bidezkoak ez diren egoeren inguruan hausnartzeko (bullyinga eta bazterkeria).

Eta duela bi zapatu hasitako ispiluaren eskulanarekin jarraitu zuten ere.

Zapatu arratsalde bikaina, ezta? Giro ona nagusi izan zen. Orain deskantsatzera eta...

Hurrengora arte familiak!!! Zapaturo lez, gogotsu etorri!!
















2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

UR JOLASAK!!! eta Izpiluekin eskulanak!

Egunon familiak! 

A ze eguna zapatukoa! Eguzkia protagonista nagusia izan genuen. Eskerrak ur puxikak geneuzkala 

Motorrak berotzeko, ur puxikekin egon ginen ezagutza jolasak egiten. Zapatuan errotazio sistema tokatzen zenez, monitore batzuk eta haur batzuk ez ginen elkar ezagutzen. Hala ere, blai eginda amaitu genuen guztiok! Ur pistola batzuk ere ikusi genituen!  Dena den, aldatzeko arropa ekarri genuen, eta arratsaldearekin jarraitu genuen. 

Askarian denetarik ikusi genuen: nocilla, txorizoa, fruta freskagarriak....

Merienda ostean, talde txikiak eta ertainak ginkanari ekin zioten herritik. Ginkana egiteko hainbat pista aurkitu behar zituzten, eta pista bakoitzean ariketatxo bat egin behar izan zuten. Barreak eta algarak izan ziren nagusi 

Nagusiek, bestalde, ispiluaren eskulanari ekin zioten. A zer nolako artistak ditugun gure artean! 

Bakarrik hiru egun geratzen zaizkigu Ea hurrengo egunean aste honetan bezalako denbora izaten dugun! Hurrengo ekintza egunerarte!

muxuu askoo!!!

Gogoratu hurrengo zapatublai maiatzaren 22an izango dala!!